Saudi Arabiak eta Uruguaik (1-1) eta Iranek eta Zeelanda Berriak (2-2) berdinketa lortuta ekin diote Munduko Txapelketari
H eta G multzoetan, txapelketako aurreneko jardunaldia jokatuta, erabateko berdintasuna dago; izan ere, multzo horietan dauden selekzio guztiek puntu bana dute. Astearteko goizaldeko partidetan, Uruguaik norgehiagokako azken minutuetan berdindu du Saudi Arabiaren aurka, eta Iranek bi aldiz berdindu ditu Zeelanda Berriaren golak.
Iranek eta Zeelanda Berriak partida bikaina jokatu dute, Los Angelesen. Argazkia: EFE.
Saudi Arabiak eta Uruguaik berdindu egin dute, 1-1, H multzoan, eta Iranek et Zeelanda Berriak ere berdindu dute, 2-2, G multzoan, astearte goizaldean, Mexikon, Estatu Batuetan eta Kanadan jokatzen ari diren 2026ko Munduko futbol Txapelketako multzo faseko lehenengo jardunaldian. Hala, H eta G multzoetan, aurreneko jardunaldia jokatuta, erabateko berdintasuna dago; izan ere, multzo horietan dauden selekzio guztiek puntu bana dute. Astearteko goizaldeko partidetan, Uruguaik norgehiagokako azken minutuetan berdindu du Saudi Arabiaren aurka, eta Iranek bi aldiz berdindu ditu Zeelanda Berriaren golak.
Hala, Miamin, Saudi Arabiak eta Uruguaik berdinketa lortuta eman diote hasiera Munduko Txapelketari. Saudi Arabiak gertu izan du garaipena, neurketa horretan. 41. minutuan, Abdulelah Al-Amrik aurretik jarri du Saudi Arabia, eta, bigarren zatian, Uruguaik, Marcelo Bielsa Athleticen entrenatzaile ohiak zuzenduta, presio handiagoa egin du, aurkaria estutzea helburu. Azkenean, 80. minutuan, Maxi Araujok banakoa jarri du. Emaitza hori kontuan izanik, H multzoko lau selekzioek, alegia, Saudi Arabiak, Uruguaik, Cabo Verdek eta Espainiak, puntu bana dute, txapelketan debuta egin duten partidak amaituta.
Los Angelesen, Iranek eta Zeelanda Berriak partida ikusgarria jokatu dute; bina amaitu da hori. Zeelanda Berriak bi aldiz hartu du aurrea markagailuan, Elijah Justek zazpigarren eta 54. minutuetan sartutako golen bidez, baina Iranek erantzun bikaina eman die gol horiei: 32. minutuan, Rezaienek 1-1eko gola sartu du, eta, 64.ean, Mohammad Mohebbik lortu du norgehiagokako azken gola, 2-2koa. Ondorioz, G multzoan, Iranek, Zeelanda Berriak, Belgikak eta Egiptok puntu bana dute sailkapenean, eta lau selekzioek dituzte zabalik aukera guztiak, Munduko Txapelketan.
Astearte gauerako eta asteazken goizalderako, aurreikuspena da partida hauek jokatzea: Frantzia-Senegal (21:00etan), Irak-Norvegia (00:00etan), Argentina-Aljeria (03:00etan) eta Austria-Jordania (06:00etan).
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.
Unai Simon, 2026ko Munduko Txapelketako atezainik onena
Athletic Clubeko jokalariak Urrezko Eskularruaren saria jaso du, txapelketa osoan zehar gol bakarra jaso du eta.
Unai Simon: “Munduko Txapelketa irabazteak ez du parekorik”
Unai Simon Athleticen atezainak nola sentitzen den adierazi du hedabideen aurrean, Munduko Txapelketa eta atezain onenaren Urrezko Eskularrua irabazi ondoren.
Espainia, munduko txapeldun luzapenean Argentina garaituta (1-0)
Luzapenera arte joan den partidan, Ferranek sartu du norgehiagokako gol bakarra, Nico Williamsen asistentzia bikaina baliatuta.
Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan
Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.
Espainia eta Argentinaren arteko 2026ko Munduko Txapelketako finalari buruz jakin behar duzun guztia
Espainiak eta Argentinak elkarren aurka jokatuko dute igande honetan New Yorken, Munduko Kopa altxatzeko asmoarekin. Final batean elkar ikusiko duten lehen aldia izango da. Baina, ezagutzen al dituzu partidaren inguruko bitxikeria eta datu guztiak?
Messik hirugarren aldiz joka lezake Munduko Txapelketako finala, eta Cafurekin berdinduko luke
Leo Messik, Argentinako selekzioarekin, 2014koa eta 2022koa jokatu zituen, Brasilen eta Qatarren, hurrenez hurren; Cafuk, Brasilekin, 1994koan (Estatu Batuetan), 1998koan (Frantzian) eta 2002koan (Japonian) parte hartu zuen. Oraingoz, Messik behin irabazi du Munduko Txapelketa, 2022an, eta Cafuk, bi aldiz.