Maroko eta Brasilen garaipenak C multzoan; Paraguaik, berriz, Munduko Txapelketatik bota du Turkia
Marokok garaipena lortu du Eskoziaren aurka Saibariren gol goiztiar batekin (0-1), Cunharen bi golek eta Viniciusen batek multzoko lidergoa eman diote Brasili Haiti garaituta (3-0), eta Paraguaik lehen garaipena lortu du Munduko Txapelketan Turkiaren aurka (1-0), nahiz eta bigarren zati osoa gizon bat gutxiagorekin jokatu.
Paraguaiko jokalariak, Galarzaren gola ospatzen. Argazkia: EFE.
Etengabekoak izaten ari dira ezustekoak Munduko Txapelketan. C multzoan, Marokok 1-0 irabazi dio Eskoziari, Saibariren gol goiztiarrarekin, eta Brasilek lehen garaipena lortu du Haiti 3-0 garaituta, Cunhak bi gol eta Viniciusek bat eginda. D multzoan, aldiz, Paraguaik ezustean harrapatu du Arda Gülerren Turkia, 2. minutuan Galarzak egindako gol bat baliatuta, 1-0 irabazi eta txapelketatik kanpo utzi baitu. Paraguaitarrek jokalari bat gutxiagorekin jokatu dute bigarren zati osoa, epaileak Miguel Almiron kanporatu baitu lehen zatiaren luzapenean.
Haitiren aurkako garaipen erosoarekin, Carlo Ancelottik zuzentzen duen taldea bere multzoko lehen postuan jarri da, 4 punturekin. Hori bai, dena ez da poza Brasilgo selekzioan; Raphinha, bere erasoko jokalari garrantzitsuenetako bat, partida amaitu aurretik atera da zelaitik, 39. minutuan eskuin izterrean min egin baitu. Barçako erasotzaileak proba medikoak egingo ditu gaur zenbaterainoko lesioa duen ikusteko.
Ismael Saibari, berriz, primeran ari da. Marokoko aurrelariak bigarren aldiz sartu du gola Munduko Txapelketa honetan, eta, horri esker, bere selekzioak lehen garaipena lortu du Munduko Kopan Eskoziaren aurka (1-0). Partidako lehen minutuetan egin du gola.
Partida hori irabazita lortutako 3 puntuei esker, Afrikako selekzioak oso gertu du Brasil sailkapenean. 4na puntu dituzte, lehen jardunaldian elkarrekin bana amaitu ostean. Gol aldeagatik dago Brasil sailkapenean aurretik. C multzoko azken jardunaldian, Brasilek Eskoziaren aurka neurtuko ditu indarrak, eta Marokok Haiti izango du aurkari.
Arda Güler eta Turkia, Munduko Txapelketatik kanpo
Gaurko ezustekorik handiena Arda Gülerren Turkiak izan du. Real Madrileko jokalariaren selekzioak porrota jaso du Paraguairen aurka (1-0), nahiz eta paraguaitarrek Miguel Almiron galdu duten lehen zatiaren amaieran txartel gorria ikusita. Horrela, Turkia Munduko Txapelketatik kanpo geratu da, lehen jardunaldian Australiaren aurka ere galdu baitzuen (2-0).
Turkiako selekzioak baloiaren kontrola izan du, baina ez da gai izan nagusitasun hori gol bihurtzeko. Bitxikeria gisa aipatu behar da FIFAk proposatutako arau berri bat aplikatu dutela: 'Vinicius Legea' izenarekin ezagutzen dena. Izan ere, Miguel Almironek txartel gorria ikusi du aurkari bati hitz egiteagatik esku batez ahoa estaltzen zuen bitartean, kamerek atzeman ez zezaten zer esan dion.
D multzoko azken jardunaldian, Turkiak Ameriketako Estatu Batuetako selekzioaren aurka jokatu du, AEBko selekzioak hurrengo faserako sailkapena poltsikoan duela. Paraguaik, berriz, Australiaren aurka neurtuko ditu indarrak. Bi selekzioek hurrengo fasera sailkatzeko aukerak dituzte oraindik.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.
Unai Simon, 2026ko Munduko Txapelketako atezainik onena
Athletic Clubeko jokalariak Urrezko Eskularruaren saria jaso du, txapelketa osoan zehar gol bakarra jaso du eta.
Unai Simon: “Munduko Txapelketa irabazteak ez du parekorik”
Unai Simon Athleticen atezainak nola sentitzen den adierazi du hedabideen aurrean, Munduko Txapelketa eta atezain onenaren Urrezko Eskularrua irabazi ondoren.
Espainia, munduko txapeldun luzapenean Argentina garaituta (1-0)
Luzapenera arte joan den partidan, Ferranek sartu du norgehiagokako gol bakarra, Nico Williamsen asistentzia bikaina baliatuta.
Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan
Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.
Espainia eta Argentinaren arteko 2026ko Munduko Txapelketako finalari buruz jakin behar duzun guztia
Espainiak eta Argentinak elkarren aurka jokatuko dute igande honetan New Yorken, Munduko Kopa altxatzeko asmoarekin. Final batean elkar ikusiko duten lehen aldia izango da. Baina, ezagutzen al dituzu partidaren inguruko bitxikeria eta datu guztiak?
Messik hirugarren aldiz joka lezake Munduko Txapelketako finala, eta Cafurekin berdinduko luke
Leo Messik, Argentinako selekzioarekin, 2014koa eta 2022koa jokatu zituen, Brasilen eta Qatarren, hurrenez hurren; Cafuk, Brasilekin, 1994koan (Estatu Batuetan), 1998koan (Frantzian) eta 2002koan (Japonian) parte hartu zuen. Oraingoz, Messik behin irabazi du Munduko Txapelketa, 2022an, eta Cafuk, bi aldiz.