2026ko MUNDIALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ekuadorrek ezin izan du Curaçaoren harresia gainditu (0-0), eta Japoniak Tunisia jipoitu du (0-4)

2026ko Munduko Txapelketako multzoen faseko bigarren jardunaldiak kontrako sentsazioak utzi ditu: Ekuadorrek golik gabeko berdinketa lortu du Curaçaoren aurka, eta Alemaniaren aurkako neurketan sailkapena izango du jokoan. Japoniak, berriz, erakustaldia eman du Tunisiaren aurka (0-4) eta ia ziurtatuta du hurrengo faserako txartela.

MONTERREY (MÉXICO), 21/06/2026.- Los jugadores de Japón celebran su victoria ante Túnez por 0-4 en el partido del grupo F del Mundial de la FIFA 2026 entre Túnez y Japón en el estadio BBVA en Monterrey (México). EFE/ Sashenka Gutiérrez

Japoniako jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

2026ko Munduko Kopan Ekuadorrek beste kolpe bat jaso du, oraingoan Curaçaoren aurka 0-0 berdindu baitu. Boli Kostaren aurka galduta hasi zuen txapelketa, eta orain Alemania menderatu beharko du azken jardunaldian, aurrera egiteko aukerei eusteko.

Sebastian Beccacecek zuzentzen duen taldeak abagune ugari sortu ditu, baina Eloy Room aurkitu du aurrean. Curaçaoko atezaina erabakigarria izan da, eta geldiketa bikainak egin ditu. Enner Valencia izan da arrisku gehien sortu dituen jokalarietako bat, baina atezainak, langak eta erremateen zehaztasun faltak gola ukatu diote Ekuadorri.

Karibeko selekzioak, atzean eusteaz gain, arriskua sortu du Juninho, Leandro Bacuna eta Tahith Chong jokalariekin. Berdinketa honi esker, Munduko Kopa batean lehen aldiz puntu bat lortzeaz gain, sailkatzeko aukerak izaten jarraitzen du.

Bestalde, Japoniak 0-4 garaitu du Tunisia. Asiako taldeak bere bertsio sendo, bizi eta eraginkorrena erakutsi du F multzoan, 4 puntu bildu ditu jada, eta ia segurua da aurrera egingo duela.

Daichi Kamadak egin du lehen gola, kontraeraso batean. Ayase Ueda izan da partidako protagonista nagusia: bi gol sartu ditu, eta pase ikusgarria eman du Junya Itok gola egin duen jokaldian.

Tunisiak, Herve Renard entrenatzaile berriarekin, ez du jakin erreakzionatzen, eta ez du jaurtiketa bakar bat ere egin atera. Porrot honen eraginez, Afrikako taldeak ez du aurrera egiteko aukerarik, 2 partida jokatuta, biak galdu eta 9 gol jaso baititu.

Japoniako eta Herbehereetako selekzioek F multzoko lidergoa izango dute jokoan azken jardunaldian. Ekuadorrek, berriz, Alemania izango du aurkari final baten pareko neurketan.

Zure interesekoa izan daiteke

AME773. MIAMI (ESTADOS UNIDOS), 18/07/2026.- Jugadores de Inglaterra celebran luego de recibir la medalla por el tercer lugar este sábado, tras enfrentar a Francia en el Mundial de la FIFA 2026 en el estadio Hard Rock en Miami (Estados Unidos). EFE/ Alberto Boal
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan

Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X