Mbapperen eta Barcolaren golek garaipena eman diote Frantziari Senegalen aurka (3-1)
94. minutuan, Ibrahim Mbayek sartu du Senegalen gol bakarra, 2-1ekoa orduan, baina Mbappek hurrengo jokaldian 3-1ekoa egin du, eta norgehiagoka erabakita utzi. Gainera, gol horrekin Frantziako historiako golegilerik onena da.
Jokalari frantziarrak, hiru goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE
Kylian Mbapperen bi golek, 66. eta 96. minutuetan, eta Bradley Barcolaren beste batek, 82. minutuan, garaipena eman diote gaur Didier Deschamps entrenatzaile lapurtarrak zuzendutako Frantziari Senegalen aurka, Munduko Txapelketaren I Multzoko lehen jardunaldian, New Yorkeko Metlife estadioan jokatutako neurketan (3-1).
94. minutuan, Ibrahim Mbayek sartu du Senegalen gol bakarra, 2-1ekoa orduan, baina Mbappek berehala erantzun dio hurrengo jokaldian, eta partida erabakita utzi du, hirugarren gola sartuta.
Horrela, Mbappe Frantziako historiako golegilerik onena da; izan ere, 58 gol sartu ditu 99 neurketatan, eta Olivier Giroud gainditu du. Giroudek 57 gol sartu zituen guztira Frantziako selekzioarekin jokatutako 137 partidatan.
Didier Deschamps Baionako hautatzaileak ez du ezer gorde; izan ere, Olise, Dembele eta Doue, hirukotea hasieratik zelairatu du, Mbappe laguntzeko. Baina lau aurrelari frantziarrek ez dituzte senegaldarrak ikaratu lehen zati osoan.
Tirorik ez, harik eta 24. minutuan Nico Jacksonek kontraeraso batean baloia zutoinera bidali duen arte. Bayerneko aurrelari senegaldarrak partidako lehen aukera argia izan du, Dioufek ezkerretik emandako pasea jaso ostean. Jacksonek, Upamecanoren aurrean, jaurtiketa atera du ezker hankarekin, eta zutoinean jo du.
Atsedenaldiaren atarian frantsesek estutu dute, baina jokaldi guzti-guztietan egin dute kale. Sarrek izan du abagune onena, baina Crystal Palaceko jokalariak, Manek ezkerretik emandako pase on bat jaso du, atezainaren aurrean bakarrik zegoela, eta gora bidali du baloia.
Atsedenaldiaren ostean, Frantziak azeleragailua zapaldu du. 57.ean Mbappe agertu da azkenean, eskuinetik egindako jokaldi batean. Manek sarrera egin dio area barruan, baina Faghani epaile australiarrak ez du penaltirik adierazi, eta VARak eskatuta jokaldia berriz aztertu ondoren ez du bere erabakia aldatu.
65. minutuan heldu da Parisko aurrelariaren gola, lehen ukituan, baloia azpitik gurutzatuz, Oliseren pase bikaina jaso ondoren. Barcolak maisuki zuzendutako kontraeraso batean, zelaira sartu berria zenean, bigarrena egin du 82 minutuan.
Ibrahim Mbayek 2-1ekoa sartu du eskuinarekin, luzapenean, eta justizia pixka bat egin du afrikarren neurketa onaren ostean. Baina azken minutuetan Mbappek norgehiagoka erabakita utzi du, areaz kanpoko zartako ikusgarri batekin.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.
Unai Simon, 2026ko Munduko Txapelketako atezainik onena
Athletic Clubeko jokalariak Urrezko Eskularruaren saria jaso du, txapelketa osoan zehar gol bakarra jaso du eta.
Unai Simon: “Munduko Txapelketa irabazteak ez du parekorik”
Unai Simon Athleticen atezainak nola sentitzen den adierazi du hedabideen aurrean, Munduko Txapelketa eta atezain onenaren Urrezko Eskularrua irabazi ondoren.
Espainia, munduko txapeldun luzapenean Argentina garaituta (1-0)
Luzapenera arte joan den partidan, Ferranek sartu du norgehiagokako gol bakarra, Nico Williamsen asistentzia bikaina baliatuta.
Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan
Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.
Espainia eta Argentinaren arteko 2026ko Munduko Txapelketako finalari buruz jakin behar duzun guztia
Espainiak eta Argentinak elkarren aurka jokatuko dute igande honetan New Yorken, Munduko Kopa altxatzeko asmoarekin. Final batean elkar ikusiko duten lehen aldia izango da. Baina, ezagutzen al dituzu partidaren inguruko bitxikeria eta datu guztiak?
Messik hirugarren aldiz joka lezake Munduko Txapelketako finala, eta Cafurekin berdinduko luke
Leo Messik, Argentinako selekzioarekin, 2014koa eta 2022koa jokatu zituen, Brasilen eta Qatarren, hurrenez hurren; Cafuk, Brasilekin, 1994koan (Estatu Batuetan), 1998koan (Frantzian) eta 2002koan (Japonian) parte hartu zuen. Oraingoz, Messik behin irabazi du Munduko Txapelketa, 2022an, eta Cafuk, bi aldiz.