2026ko MUNDIALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mexiko sailkatu da, eta Kanadak historia egin du 2026ko Munduko Txapelketan

Mexiko da final-hamaseirenetara sailkatu den lehen selekzioa, Hego Korea 1-0 gaindituta; Kanadak, berriz, lehen garaipena eskuratu du Munduko Kopan, Qatar 6-0 irabazita, Ismael Koneren lesioak gaua ilundu duen arren.

GR5085. GUADALAJARA (MÉXICO), 18/06/2026.- Jugadores de México celebran este jueves, al finalizar un partido del grupo A del Mundial de la FIFA 2026 entre México y Corea del Sur, en el estadio Akron en Guadalajara (México). EFE/ Francisco Guasco

Mexikoko selekzioko jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Mexikok eta Kanadak jardunaldi historikoa izan dute FIFAren 2026ko Munduko Kopan. Mexiko da final-hamaseirenetarako txartela eskuratu duen lehen taldea; Zapopango Akron estadioan Hego Korea 1-0 menderatuta lortu du. Kanadak, bere aldetik, lehen garaipena eskuratu du Munduko Kopan, Qatar 6-0 garaituta Vancouverren.

Mexikoren eta Hego Korearen arteko lehia etxekoen nagusitasunarekin hasi da. Roberto Alvaradok eta Brian Gutierrezek area kanpotik eman dute lehen abisua, baina Seung-gyu Kim atezain hegokorearraren erantzuna bikaina izan da. Koreak lehen zatian izan du bere aukerarik onena, Heung-min Sonen jaurtiketa batekin.

Bigarren zatiak norgehiagokako gol bakarra ekarri du. 50. minutuan, Julian Quiñonesen erdiraketa batek Hego Korearen akats bat eragin du defentsan, eta Luis Romok aldaratzea baliatu du baloia sare barrura bidaltzeko.

Garaipen honekin, Mexiko A multzoan lider dago, 6 punturekin; Hego Koreak, berriz, 3 puntu ditu.

Vancouverren, Kanadak gau historikoa izan du Qatar 6-0 garaitu baitu. Jesse Marschek zuzentzen duen taldeak erasoan presio handia egin du hasieratik, eta laster egin du gola. Cyle Larinek ireki du markagailua, 15. minutuan, eta Jonathan Davidek aldea handitu du atsedenaldira iritsi aurretik, 2 gol eginda.

Bigarren zatian, gol gehiago izan dira: Nathan Salibak gola sartu du falta bat jaurtiz, Mohammad Al Mannaik bere atean sartutako golak 5-0ekoa jarri du, eta Jonathan Davidek beste bat egin du luzapenean.

Gaueko albiste txarrra Ismael Koneren lesioa izan da. Madibok sarrera gogorra egin ostean, ohatila batean atera behar izan dute berdegunetik, eta Vancouverko ospitale batera eraman dute lesioa aztertzera.

 

Publizitatea
X
Publizitatea
X