Errege Kopa
Emaitzak
Kanporaketak
Errege Kopari buruzko albisteak
Nico Serrano: "Finalerdiari aurre egiteko kemena dugu"
Athletic Clubeko jokalariak Errege Kopako finalerdietako kanporaketari buruz hitz egin du, Reala izango dutelarik aurkari.
Matarazzo: “Oso berezia da finalerdietan Athleticen aurkako derbia izatea”
Pellegrino Matarazzoren adierazpenak, Errege Kopako finalerdietan Athleticen aurka jokatuko duten derbiari buruz.
Athleticen eta Realaren arteko derbia Errege Kopako finalerdietan
Joanekoa San Mamesen jokatuko da, eta itzulikoa, Anoetan. Beste finalerdian, Atletico Madrilek eta Bartzelonak neurtuko dituzte indarrak.
Errege Kopako finalerdietako zozketa, zuzenean, kirolakeitb.eus atarian, 13:00etatik aurrera
Athletic eta Realaz gainera, Bartzelona eta Atletico Madril sartuko dira zozketa honetan.
Nahuel Tenaglia: “Pena handia, hortxe-hortxe genuen”
Alaves Errege Kopatik at gelditu da, Realaren aurka, 2-3 galduta. Partida amaituta, talde babazorroaren jokalariak nabarmendu du zein garrantzitsua izan den Alex Remirok Toni Martinezi gelditu dion penaltia; une horretan, Alaves 2-1 ari zen irabazten.
Iñaki Williams: "Pozik nago Nicok bere lesioan argia ikusten ari dela esan didalako"
Kapitain zuri-gorriak Errege Kopako finalerdietarako txartela eman dio Athletici Mestallan, 96. minutuan gol erabakigarria sartuta. Umar Sadiq nigeriarrak bere atean sartu du gola, eta segidan Padillaren atean beste bat. Dimitrievski Valentziako atezainak Mikel Jauregizarri 75.ean penaltia gelditu dio.
Jon Martin: “Ez gara oso ondo hasi, baina azken unera arte lanean jarraitu dugu eta irabazi egin dugu”
Reala Errege Kopako finalerdietarako sailkatu da Alavesi Mendizorrozan 2-3 irabazi ostean. Jon Martinek azaldu duenez, ez dira nahi bezain ondo hasi, baina egoerari buelta emateko gai izan dira, azken unera arte borrokatu dute eta lan horri esker lortu dute garaipena.
Athletic finalerdietan da hamaikako alternatibo bati eta Williams anaien konexioari esker (1-2)
Lehen zatian, lehoiek aurrea hartu dute markagailuan, Sadiqek bere atean sartutako golari esker. Sadiqek berak partida berdindu du, Padillaren hanka-sartze handi bat aprobetxatuta. Atsedenaldiaren ostean, zuri-gorriek penalti bat huts egin dute, baina Iñaki Williamsen gol batek garaipena eman die 96. minutuan.
Realak Alavesen aurkako kanporaketa irauli du bigarren zatian, eta Errege Kopako finalerdietarako sailkatu da (2-3)
Bizi-bizia izan den partidan, Abdek aurretik jarri du Alaves, Oyarzabalek 1-1ekoa sartu du, Toni Martinezek penaltiz egin du 2-1ekoa, Remirok penalti bat gelditu dio Toni Martinezi berari, Guedesek 2-2koa sartu du, eta Oskarssonek egin du Realaren hirugarren gola.
Pellegrino Matarazzo Realeko entrenatzailea: “Oso kontziente gara Kopak daukan garrantziaz”
“Oso kontziente gara Kopak daukan garrantziaz, oso emozionatuta gaude biharko partidarako”, argitu du talde txuri-urdinaren entrenatzaileak, eta “gure lehenengo finala” bezala definitu du Alavesen aurkako partida. Gainera, Matarazzok Alavesen jokalari onenak espero ditu: “Deskantsatzeko bi egun gehiago izan dituzte, eta, beraz, ez dute aldaketarik egiteko beharrik”.
Jon Pacheco, Alavesi utzitako jokalaria: “Kopa eta Reala gainera, oso berezia”
Jon Pacheco Alavesi utzitako Realeko atzelariak partida hau beretzat oso berezia dela nabarmendu du, Errege Koparen final-laurdenak direlako eta Realaren aurkakoa delako. Partida “gogorra bai, eta seguru aski joko gutxi egonen da eta aukera gutxi” izanen dela aurreikusi du jokalari baztandarrak.
Valverde: "Valentzia ondo ikusten dut; zaila izango da, zaila izango da, baina ez dago ezer esanda, dena idatzi behar da bihar”
Athletic Clubek Errege Kopako final-laurdenak jokatuko ditu Valentziaren aurka, Mestallan. Valverdek argi dauka "aukera bat dela bai eurentzat eta baita guretzat ere", eta taldeak bere onenean ez badaude ere, Valentziakoak ondo ikusten dituela azpimarratu du. (Bideoa gazteleraz)
Coudet: "Partida on bat egin eta oso futbol ona erakutsi nahiko nuke; guretzat hau da finala"
Alavesek Errege Kopako final-laurdenak jokatuko ditu Realaren aurka, Mendizorrotzan. Coudetek, prentsaurrekoan, argi utzi du “dena emango dutela”, Kopak fase gehiago baditu ere, biharkoa “kanporaketa da, dena edo ezer ez”.
Jon Uriarte: “Ligan, gure egoera oso txarra da; hamazazpi puntu gehiago ahalik eta lasterren ateratzea da helburua”
Asteartean, Athleticen presidenteak balantzea egin du, talde zuri-gorriaren egoera hizpide. Halaber, Uriarte Errege Kopaz hitz egin du, eta Nico Williams ere izan du aztergai.
Txapeldunen Liga, EA Sports Liga, Errege Kopa… Lehentasuna eman beharko lioke Athleticek txapelketaren bati?
Valverderen gizonek, astebetean, hiru partida oso garrantzitsu jokatuko dituzte: Sporting Portugalen aurka, Txapeldunen Ligan; Realaren kontra, Ligan; eta Mestallan, Valentzia aurkari, Errege Kopan. Zaleei galdetu diegu, talde zuri-gorriak abaguneari nola heldu beharko liokeen jakiteko.
Errege Kopako finalaren data aldatuko dute, eta ziurrenik apirilaren 18ra edo 19ra aurreratuko da
Apirilaren 25ean jokatzekoa zen finala, baina sasoi horretan azoka ospatzen dute Sevillan. Gainera, asteburu horretan bertan Motoziklismoko Munduko Txapelketako Espainiako Sari Nagusia izango da Jerez de la Fronteran (Cadiz), Andaluziako hiriburutik 90 bat kilometrora.
Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketako ordutegiak
Alaves-Reala derbia otsailaren 4an jokatuko dute, 21:00etan, Mendizorrotzan. Athleticek, ostera, otsailaren 4ean egin beharko dio aurre Valentziari, 21:00etatik aurrera.
Alaves-Reala eta Valentzia-Athletic, Errege Kopako final-laurdenetan
Kanporaketak otsailaren 3an, 4an edo 5ean jokatuko dituzte, partida bakarrera. Albacete-Bartzelona eta Betis-Atletico Madril izango dira gainerako bi neurketak. Finalerdietan, gutxienez euskal talde bat izango da.
Bi partidako zigorra Paredesi, Kopako final-zortzirenetan marrazain bati "kakati" deitzeagatik
Coudet "pozik" azaldu da, eta "sentsazio oso onekin" geratu direla erantsi du
Alavesen entrenatzaileak Kopako final-laurdenetarako txartela lortu izana ospatu du, eta Rayo Vallecanoren aurka "partida oso ona" egin dutela uste du, "aurkari oso zaila baitzen".