Athleticen eta Realaren arteko Kopako finalerdietako partidak otsailaren 11n eta martxoaren 4an izango dira
Bi lehiak asteazkenez jokatuko dira, 21:00etatik aurrera. Lehena San Mamesek hartuko du, eta Anoetan erabakiko da txuri-urdinen eta zuri-gorrien arteko kanporaketa.
Beñat Turrientes eta Iñigo Ruiz de Galarreta, baloi baten lehian. Argazkia: Europa Press
Athletic Clubek eta Realak elkarren aurka jokatuko dute Errege Kopako finalerdietako kanporaketa, ostiral honetan egindako zozketaren arabera.
Euskal derbiaren joaneko partida San Mamesen jokatuko da, otsailaren 11n, asteazkenean; eta apirilaren 18an eta 19an Cartujako finala nork jokatuko duen erabakitzeko balioko duen lehia erabakigarrai, berriz, hiru aste geroago izango da, martxoaren 4an, asteazkenez ere, Anoetan.
Bi norgehiagokak 21:00etatik aurrera jokatuko dira.
Bestalde, Bartzelonak eta Atletico Madrilek elkarren aurka jokatuko duten beste kanporaketa otsailaren 12an (21:00) eta martxoaren 3an (21:00) erabakiko da.