EITBk Athleticen eta Realaren arteko Errege Kopako finalerdia emango du, baita finala ere
Finalaurrekoan, joanekoa otsailaren 11n jokatuko dute, San Mamesen, eta itzuliko neurketa, ostera, martxoaren 4an izango da, Anoetan; bi norgehiagokak 21:00etan hasiko dira. Finala apirilaren 18an edo 19an jokatuko dute.
Athleticek eta Realak asteazken honetan ekingo diote Errege Kopako finalaurrekoetako kanporaketari, San Mamesen jokatuko dute joaneko partidan, 21:00etan hasita.
Bai hori bai martxoaren 4ko itzuliko neurketa, Anoetan, zuzen-zuzenean izango dira ikusgai EITBn: telebistaz, ETB1en, eta streamingez, kirolakeitb.eus atarian eta ETB ON-en.
Horrenbestez, euskal talde bat final handian izango da; Atletico Madril edo Bartzelona izango da beste talde finalista. Finala apirilaren 18an edo 19an jokatuko dute, Sevillan, Cartuja futbol zelaian, eta hori ere izango da ikusgai EITBn, zuzenean.
Finalerdietako lehen partidari dagokionez, emanaldia 20:35ean hasiko da, "Koparen bila" saio berezia ordu horretan hasiko baikara ematen.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Mikel Merinok aurrera egiteko gola eman dio berriz Espainiari (2-1)
Aulkitik sartu eta berehala, jokalari iruindarrak azken minutuetan sartutako golak garaipena eman dio bere taldeari Belgikaren aurka eta finalerdietarako txartela.
Mbappek eta Dembelek Frantzia finalerdietan jarri dute (2-0)
Bonok penaltia gelditu dio Mbapperi lehen zatian, baina aurrelari frantziarrak mendekua hartu du atsedenaldiaren ostean, munduko txapelketa honetan sartutako zortzigarren golarekin. Ondoren, Dembelek garaipena ziurtatu du, bere bosgarren golarekin.
Suitzak Kolonbia kanporatu du, penaltietan, eta prest daude Munduko Txapelketako final laurdenak
Hauek dira final laurdenetako kanporaketa guztiak: alde batetik, Frantzia-Maroko, eta Espainia-Belgika; bestetik, Norvegia-Ingalaterra, eta Argentina-Suitza. Final zortzirenetako azken kanporaketan, Suitzak eta Kolonbiak 0-0 berdindu dute, eta penaltietan Suitza 4-3 gailendu da.
Romerok, Messik eta Enzok bizia eman diote txapeldunari, Egiptoren aurka gorriak ikusi ondoren (3-2)
Argentina ezinean ibili da Egiptoren aurkako norgehiagokan. Afrikarrak 0-2 aurretik jarri dira markagailuan, Yasser Ibrahim eta Mostafa Ziko jokalarien golei esker.
Queiroz, Aguirre eta Roberto Martinez dira Munduko Txapelketaren azken biktimak
Ghanako Futbol Federazioaren arabera, oraindik ez dute Queirozen uko formalik jaso, baina bere Instagrameko mezuak ez du zalantzarako tarterik uzten. Aguirreren kasuan, Mexiko Munduko Txapelketan zuzentzeko akordioa zuen. Azkenik, Roberto Martinezi lortutako emaitza txarrak kalte egindio. Portugaleko Futbol Federazioak ez zuen espero final-zortzirenetan galtzea.
Belgikak garaipen argia lortu du AEBren aurka (1-4), eta Espainia izango du aurkari Munduko Txapelketako final laurdenetan
De Ketelaerek, bi gol sartuta, Vanakenek eta Lukakuk markagailuan islatu dute Belgikako selekzioak erakutsitako nagusitasuna. Balogun AEBko jokalariak neurketan parte hartu du, eta horrek norgehiagoka markatu du, kontuan izanik FIFAko Diziplina Batzordeak erabakita jokatu ahal izan duela.
Mikel Merinok final-laurdenetarako sailkatu du Espainia, luzapenaren atarian (0-1)
Nafarrak, Ferran Torresen pasea baliatuta, 91. minutuan sartu du Luis de la Fuenteren taldea final-laurdenetan. Espainiak AEB-Belgika partidako irabazlearen aurka neurtuko ditu indarrak.
Norvegiak Brasil kanporatu du (1-2), eta Ingalaterrak Mexiko (2-3), eta biek izango dute jokoan finalerdietarako txartel bat
Norvegiako eta Ingalaterrako selekzioak nor baino nor gehiago arituko dira, final laurdenetan, larunbatean, 23:00etan. Final zortzirenetan, Norvegiak Brasil menderatu du, Erling Haalandek bi gol sartuta, eta Ingalaterra Mexikori gailendu zaio; neurketa horretan, Jude Bellinghamek bi gol egin ditu, eta Harry Kanek, penaltiz, beste bat.
Mbappek hamaika metroetatik hautsi du Paraguaiko harresia, eta Frantzia final-laurdenetan sartu du
Kylian Mbappek 70. minutuan egindako penalti batek garaipena eman dio Frantziari (0-1) Paraguairen aurka 2026ko Munduko Txapelketako final-zortzirenetan. Didier Deschampsen taldeak Marokoren aurka jokatuko du final-laurdenetan.