Errege Kopa
Emaitzak
Kanporaketak
Errege Kopari buruzko albisteak
Lisci, kanporaketari buruz: "1-2koaren aurretik epaileak ikusi ez duen faltak emaitza baldintzatu du"
Alessio Lisci Osasunako entrenatzaileak Realaren aurkako partida aztertu du, eta epailearen akats batek kanporaketa baldintzatu duela azpimarratu du.
Unai Marrero: "Amestutako gaua izan da"
Unai Marrero Realeko atezaina Osasunaren aurka Errege Kopan lortutako garaipenaren protagonistetako bat izan da, eta nola bizi izan duen kontatu du.
Realak markagailua irauli du Osasunaren aurka, derbian, eta penaltietan sailkatu da Kopako final-laurdenetarako
Nafarroako taldea 0-2 aurreratu da, Moncayolak eta Oyarzabalek bere atean sartutako golen bidez, baina Turrientesek eta Zubeldiak berdindu egin dute, azken minutuetan; luzapenean, Aitor Fernandezek penalti bat gelditu du, eta penalti jaurtiketetan Unai Marrerok bi gelditu ditu.
Athletic partida zoro batetik bizirik atera da Leonen, eta aurrera egin du Kopan (3-4)
Lehen zatian sei gol izan dira, eta partida hirutan berdintzeko gai izan da Valverderen taldea. Atsedenaldiaren ostean, Paredesi txartel gorria atera diote eta talde zuri-gorria jokalari bat gutxiago zuela geratu da. Unai Gomezek luzapenean penaltiz sartutako golak erabaki du neurketa.
Coudet: "9 urte dira Alaves ez dela final-laurdenetarako sailkatzen, polita izango litzateke"
"Azken bost urteetako lehen itzulirik onena egin dugu, ez da gutxi, bihar final-laurdenetan sartzeko aukera dugu, eta duela bederatzi urte klubak ez du hori lortu; ez da kontu makala", azpimarratu du entrenatzaile babazorroak.
Lanegunak giroa kendu dio Realaren eta Osasunaren arteko Kopako derbiaren atarikoari
Talde baten zein bestearen jarraitzaileek laneguna dute eta, beraz, gutxi dira eguneko lehen ordutik atarikoaz gozatu ahal izan duten zortedunak. Arratsaldeko azken orduetara arte ez dira Donostiako kaleak futbol giroaz beteko.
Valverde Zigandari buruz: "Pertsona batzuekin lotura berezia duzu, eta nik berarekin horixe daukat"
"Zelaian genuen jokatzen genuenean eta kanpoan ere bai. Baina horrek ez du kentzen bihar elkar ikusi nahi ez izatea", esan du entrenatzaile zuri-gorriak txantxetan. Bestalde, Valverdek ohartarazi du Cultural Leonesaren aurkako Errege Kopako kanporaketari aurre egiteko "modu bakarra indartsu zelairatzea" dela, Bartzelonaren aurkako Superkopan jasotako jipoiaren "presioari" aurre eginez. Azkenik, adierazi du oraindik ez duela klubeko arduradunekin hitz egin bere etorkizunari buruz.
Reala-Osasuna Errege Kopako derbia urtarrilaren 13an jokatuko dute, asteartean, 21:00etan
Cultural Leonesa-Athletic kanporaketa ere izango da asteartean 21:00etan; Alavesen eta Rayo Vallecanoren artekoa, ordea, asteazkenean jokatuko dute, 21:00etan, Mendizorrotzan.
Reala-Osasuna, Alaves-Rayo Vallecano eta Cultural Leonesa-Athletic, Errege Kopako final-zortzirenetan
Kanporaketak partida bakarrera jokatuko dituzte, eta urtarrilaren 13an, 14an edo 15ean izango dira.
Errege Kopako final zortzirenak eta Erregina Kopako final laurdenak urtarrilaren 7an zozkatuko dituzte
Errege Kopan (zozketa 13:00etan hasiko da), Alaves, Athletic, Osasuna eta Reala daude sailkatuta; Erregina Kopan, (zozketa 16:30ean hasiko da) Realak eta Athleticek ezagutuko dituzte euren aurkariak.
Jauregizar: "Athleticekin gola sartzea beti da sentsazio oso polita"
Erdilari bermeotarrak zuri-gorriei final-zortzirenetarako sailkapena eman dien gola egin du. Bere taldeak "hasieratik amaierara oso partida serioa" jokatu duela uste du. Jauregizar pozik azaldu da bere golak sailkatzeko balio izan duelako.
Jauregizarrek Athletic erreskatatu du luzapenean, O Couto futbol-zelaiko lokatzean (0-1)
Valverderen mutilek hasiera txarra eman diote neurketari, baina minutuek aurrera egin ahala hobetzen joan dira. Hala ere, gol aukera oso gutxiko norgehiagoka izan da. Bigarren zatian Guruzetak baloi bat langara bidali du, aurreneko 90 minutuetako aukerarik argienean.
Alessio Lisci: "Kopa oso erraza da, zelaira irten arte"
Alessio Liscik Errege Kopako partidan Huescaren aurka lortutako garaipena aztertu du prentsaurrekoan.
Coudet, Jonnyren eta Boyeren lesioez: "Sevillaren aurkako partida nahiko garesti atera zaigu"
Argentinako entrenatzailearen ustez, taldeak "joko ona" egin du, eta "garaipena merezi izan du". Gainera, bigarren gol batekin partida itxi ezin izan delako etsituta agertu da: "Azken jokaldiarekin apur bat sufritzen bukatzen dugu beti". Azaldu duenez, Jonnyren arazoa gainkarga bat dela dirudi, baina Lucas Boyeren lesioa "ziurrenik, konplexuagoa izango da".
Carlos Vicentek penaltiz sartutako gol batek Alaves final-zortzirenetara sailkatu du, Sevilla menderatuta
Lucas Boye bigarren zatian zelairatu izana erabakigarria izan da partida. Aurrelari argentinarrak penaltia eragin du, eta, handik gutxira, min hartuta, ordezkatu behar izan dute.
Osasunak luzapenean kanporatu du Huesca (2-4), eta Errege Kopako final-zortzirenetan da
Huesca 1-0 aurreratu da, baina Raul Garcia de Harok berehala egin du berdinketa; luzapenean, Raul Garcia de Harok, beste behin, 1-2koa sartu du, Osambelak 2-3koa lortu du, eta Budimirrek egin du laugarrena.
Valverde: "Dagoen zelaira egokitu behar gara, Kopa horrelakoa da, ezustekoz beteriko kutxa bat"
"Kanpoko jendeak ez daki zelako zailtasunak dakartzaten tankera honetako partidek. Are gehiago, batzuetan jokalariek ere ez dakite. Neurketa hasten denean konturatzen dira, eta une horretan dagoeneko galtzen ari zara", ohartarazi du Athleticen prestatzaileak Kopako final-hamaseirenetako kanporaketaren atarian.
Alavesek Sevilla hartuko du lehen mailako taldeen arteko lehia bakarrean, eta Osasunak Huescan lortu beharko du sailkapena
Babazorroek Sevilla hartuko dute Mendizorrotzan, Ligan Real Madril atakan jarri ostean. Bestalde, Osasuna Kopan aurrera egiteko ilusioarekin iritsiko da Huescara, nahiz eta Alavesen aurkako larunbateko derbiari begira egon.
Jon Ansotegi: "Kosta egin zaigu baina pozik nago, garaipena heldu egin delako"
Eldense mendean hartuta, Errege Kopan aurrera egitea lortu du Realak. Jon Ansotegik partidaren analisia egin du prentsaurrekoan.
Realak sufritu egin du Eldan, baina Pablo Marinek azken hasperenean sartutako golari esker sailkatu egin da (1-2)
Sucicek aurretik jarri du talde txuri-urdina bigarren zatian, baina jarraian berdindu du Eldensek. Partida luzapenera bidera zihoala zirudienean, partidako jokaldirik onenean, Ansotegiren taldeak saria lortu du.