Errege Kopa
Emaitzak
Errege Kopa
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Kanporaketak
2025-2026eko denboraldia
Errege Kopari buruzko albisteak
2024/04/05 - 16:29
Athleticeko jokalari guztiak deitu ditu Valverdek Kopako finalerako
Zuri-gorrien espedizioa ostiral honetan abiatu da Bilboko aireportutik, 15:30ean. 19:15ean, Valverdek eta Iker Muniain kapitainak prentsaurrekoa emango dute, eta, 20:00etan, partidaren aurreko azken entrenamendua egingo dute, Sevillan.
2024/04/05 - 00:03
Beñat Prados, debutari bat finalean: ''Duela urtebete, ez nuen espero; hau amets bat da''
Jokalari nafarrak aurten egin du debuta Athleticeko lehen taldean; titular ari da jokatzen, eta, orain, aukera du txapelduna izateko, Athleticek finala irabaziz gero.
2024/04/04 - 23:58
Sevillako finalera zoaz? Hona hemen Andaluziako hiriburuan egiteko moduko hiru bide
Janire Fragua EITBko kazetaria Sevillan da, eta, bideo honen bidez, hiriaren gaineko informazio erabilgarria eman digu. Ikusi nola iritsi Athletic Hirira, eta Cartujara.
2024/04/04 - 16:52
Euskal Herriarekin duen loturagatik, final berezia biziko du larunbatean Javier Aguirrek
Mallorcako entrenatzailearen familiaren zati handi bat euskal herritarra da eta, aitortzen duenez, familiak zalantzak ditu norgehiagokarekin, "bihotza zatituta dute".
2024/04/04 - 15:41
Sancet eta Paredes gogotsu, Errege Kopako finalari begira
Sancet eta Paredes Athleticeko jokalariak gogotsu eta ilusioz agertu dira Mallorcaren kontrako finalaren aurrean.
2024/04/04 - 13:18
Sevilla, zale zuri-gorriak hartzeko prest
Sevillako ostalariek eskari gehigarria egin dute Errege Kopako finala dela. Zale andana espero dute astebururako, eta nola prestatzen ari diren kontatu dute.
2024/04/04 - 00:07
Oscar de Marcos: ''Egun hauetan, final bat ere jokatu ez zuten hainbat taldekide ohi ditut gogoan''
Guardiako jokalariak, Athleticeko kapitainetako bat bera, azken urteotan berarekin finalen baten izan diren jokalari ohi batzuk ere gogorarazi ditu.
2024/04/03 - 17:35
Valverdek urrea balio du Athleticentzat
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailea da bideo honen protagonista, Athleticentzat duen garrantzia azpimarratuta. Javier Clementek eta Cuco Zigandak bere lana goraipatu dute.
2024/04/02 - 16:54
Yuri eta Iñaki Williams: ''Zaleek titulua merezi dute, eta etxera eramaten saiatuko gara''
Kopa finalak aldagelan eta zaleengan sortu duen ilusioaz aritu dira Athleticeko bi jokalariak.
2024/04/02 - 15:48
Munuera Montero izango da Athleticen eta Mallorcaren arteko finaleko epailea
Andaluziarrarentzat bere lehenengo Kopa finala izango da. Munuerak nazioarteko partidak zuzentzen ditu 2019. urtetik.
2024/04/01 - 22:54
Julen Agirrezabala: ''Kopa dago jokoan, eta edozein modu da egokia final bat irabazteko''
Julen Agirrezabala protagonista izan da Athleticek Errege Kopan egindako ibilbidean, bera izan baita zuri-gorrien atezaina txapelketan jokatutako partidetan.
2024/04/01 - 16:40
Iribar: ''Nik uste dut ona dela umil-umil jokatzera joatea''
Jose Angel Iribarri garrantzitsua iruditzen zaio Mallorcaren kontrako Errege Kopako finala umiltasunez jokatzera joatea. Neurketa zaila izango dela uste du.
2024/04/01 - 15:20
Yeray Alvarezek lesioa du abduktorean, Kopako finalerako bost egun geratzen direla
Erdiko atzelariak zelaia utzi behar izan zuen igandean Real Madrilen aurkako partidaren 24. minutuan. Beraz, oraintxe bertan zalantzan dago Mallorcaren kontrako Kopako finala jokatu ahal izango duen ala ez.
2024/04/01 - 01:51
Ernesto Valverde, finalari buruz: ''Ilusioa dago, baina zelaian gertatuko dena da garrantzitsuena''
Ernesto Valverde Athleticek larunbatean Sevillan Mallorcaren aurka jokatuko duen Errege Kopako finalaru buruz aritu da, Real Madrilekin ligan galdu duen partidaren osteko prentsaurrekoan. (Jatorrizkoa,gaztelaniaz).
2024/03/29 - 16:11
Unai Simon: ''Aldagelan kanpotik ematen duena baino lasaiago daramatzagu Kopako finalaren aurreko egunak''
Unai Simon Athleticeko atezainak prentsaurrekoan azaldu du jokalariek nola bizi diztuzten Errege Kopako finalaren aurreko egunak. Gainera, Kopa irabazi edo Txapeldunen Ligara sailkatzearen artean erabaki beharko balu, argi du nahiago duela Kopa irabazi. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/03/22 - 19:23
Athletic Hiria berriz aldatu dute tokiz: Torre Sevilla merkataritza gunetik hurbil dagoen orubean egongo da
Orain arte iragarritako bi kokapenen eremu berean dago, Magallanes parketik eta Andaluziako Arte Garaikideko Zentrotik gertu. Andaluziako Gobernuak eskatu du aldaketa, eta Athletic “haserre” agertu da, "ustekabeko aldaketa hori dela eta".
2024/03/21 - 15:56
EITBk jarraipen zabala egingo dio Errege Koparen finalari
ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute partida, eta Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere jarraitu ahal izango da.
2024/03/20 - 23:46
Zozketan saritutako Athleticeko bazkideak martxoaren 25ean hasiko dira finaleko sarrerak erosten, astelehenean
Bilboko klubak xehetasunak eman ditu, asteazkenean, apirilaren 6an izango den Kopako finaleko sarrerak erosteko prozesuaren gainean. Sarrera bat erosteko eskubidea duen bazkide bakoitzak datorren asteko egun bat du zehaztuta, eta egun horretatik aurrera egin ahalko du erosketa, soilik online.
2024/03/20 - 19:51
Athleticek pantaila erraldoiak jarriko ditu San Mamesen Kopako finala ikusteko
Futbol zelaia 19:00etatik aurrera irekiko da zaleek finala jarraitu ahal izan dezaten Sevillara joan gabe.
2024/03/14 - 19:09
Athleticen Errege Kopako finaleko sarrerek jadanik badute jabea
Ostegunean, San Mamesen egindako Errege Kopako sarreren zozketa ekitaldian, 603.212 eta 626.208 arteko zenbakiak izan dira sarituak. Programa informatiko bat arduratu da 676.709 zenbakietatik 9 ateratzeaz. Ondoren, Iribarrek ontzi batetik atera duen hirugarren zenbakia izan da saritua.