Errege Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Prat izango da Athleticen aurkaria Kopan

Katalanek Sant Rafael kanporatu dute itzulerako partidan ere gol zaparrada sartuta.

Prat Athletic Kopa
Errege Kopako lehen kanporaketa. Argazkia: Athletic

Prat izango da Athleticen aurkaria 2026-2027 denboraldiko Errege Kopako lehen kanporaketan, talde katalanak igande honetan Sant Rafel taldea kanporatu eta gero.

Prat nagusitu zen Eivissan jokatutako joaneko partidan, 1-5, eta itzulikoan ere jaun eta jabe izan da, 5-0eko emaitzarekin irabazi baitu.

Praten eta Athleticen arteko kanporaketa urriaren 29an jokatuko da, 21:00etan, El Prat de Llobregaten.

Publizitatea
X
Publizitatea
X