Errege Kopa
Emaitzak
Kanporaketak
Errege Kopari buruzko albisteak
Jokin Aperribay: “Nik beti uste izaten dut Reala faborito dela, baina aurkari oso zaila izango dugu aurrean”
EITBk Realaren presidentea elkarrizketatu du, larunbatean talde txuri-urdinak jokatuko duen Errege Kopako final handiaren harira. Aperribay baikor azaldu da, eta, halaber, mezu bat luzatu die zale guztiei: “Jendeak gozatzea espero dut”.
Reala ostiralean abiatuko da Zubietatik, 14:00etan, eta igandean itzuliko da, ordu berean
Talde txuri-urdinak entrenatu ostean hartuko du Sevillarako bidea, 15:10ean dute hegaldia.
Sevillan bizi diren realzaleak pozik, flamenko txuri-urdin eta guzti
Asier Aranguren lankidea Sevillan da jada larunbateko finalaren harira. Peña Nazarenarekin, Sevillan bizi diren realzaleekin, bildu da gaur.
Donostia eta Gipuzkoa osoa, Cartujako festaren parte izateko prest
15:00etatik 01:00etara, Alderdi Eder Cartujako jai giroaren parte izango da. Donostian bi pantaila erraldoi jarriko dira partida ikusteko, Sevillarekin konektatzeko, eta ekitaldi eta ezustekoz beteriko programazioa izango da gozagai.
Jon Martin: “Final parekatua izango da, bi talde oso osoren arteko partida”
Jon Martinek “amets bat” biziko du larunbateko Errege Kopako finala jokatzean, hala azaldu du gaur emandako prentsaurrekoan. Lasartearrak badaki jokalari oso onez osatutako taldea izango duela aurkari, baina argi esan du beraiek irabaztera doazela.
Realaren 405 bazkide gehiagok izango dute aukera Kopako finalean izateko
Klub txuri-urdinak astearte gauean iragarri duenez, eta Espainiako Futbol Federazioko sarrerak saltzeko plataforma kudeatzeaz arduratzen den konpainiak egin duen prozesuaren ondorioz, 318 eserleku gehiago sortu dira Cartujako hainbat sektoretan; gainera, erosketa prozesuaren bigarren fasean 87 sarrera sobera gelditu dira.
Jon Gorrotxategi: “Harrobiko jokalari batentzat finalera iristea… ezin duzu amestu ere egin”
Jon Gorrotxategirentzat, Realeko harrobiko jokalariarentzat, bere taldearekin jokatuko duen lehen finala izango da. Txiki-txikitatik Realean hazia, bere ametsa beteko du larunbatean.
Jon Gorrotxategi eta Yangel Herrera Realarekin entrenatu dira berriz ere, eta ematen du finalean jokatzeko moduan izango direla
Realak astearte honetako entrenamenduaren bideo bat argitaratu du, eta horretan Mikel Oyarzabal ageri da, bere taldekideekin lanean.
Gipuzkoa, Koparako prest: pantaila erraldoiak eta zaleentzako guneak
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek fan zoneak antolatu dituzte, pantaila erraldoi eta guzti, Realak Atletico Madrilen aurka jokatuko duen finalaz gozatzeko.
Gonçalo Guedes : “Ibilbide ona egin dugu eta garaipenarekin amaitu behar da”
Atletico Madrilek eta Realak datorren larunbatean La Cartujan jokatuko duten Kopako finalaren atarian, Gonçalo Guedesekin egon gara. Oraingoz "oinak lurrean" dituela eta "lasai" dagoela esan digu. Baina horrek ez dio Kopa Donostiara ekartzeko gogoa kentzen, aurretik partida zaila dutela jakinda ere. (Bideoa gazteleraz)
Javier Alberola izanen da Errege Kopako finalaren epailea, larunbat honetan
Jorge Figueroa egonen da VARean. Alberola 2017-2018 denboralditik da Lehen Mailako epailea, eta 2022tik internazionala da.
Lopez Ufarte: “Reala oso ondo dago; final hau irabaz dezake”
Roberto López Ufarte, Realeko jokalari ohia, 87ko kopako garaipenaren protagonistetako bat da, baita Atleticoren zein Realaren elastikoa jantzi duen jokalaria ere. Berarekin egon gara garaipen hura gogoratzen eta datorren larunbateko Errege Kopako finalari buruz duen ikuspuntua ezagutzen. (Bideoa gazteleraz)
Jai-giro ederra prestatu du Realak Sevillan: musika eta kalejira Cartujaraino
Zaleentzako gune txuri-urdina Sevillako Carlos III.a etorbidean egongo da, eta 11:00etan irekiko dute. Hainbat DJ eta artista izango dira oholtza gainean, besteak beste, Süne, Brigade Loco eta Del Toro.
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Peio Uralde: “Zalantzarik gabe, ni Realarekin joango naiz"
Hamabost egun falta dira Cartujako final handirako, eta 1987an Realak Atletico Madrilen aurka jokatutako finala ekarri dugu gogora. Peio Uralde Realean zein Atletico Madrilen aritutakoa da, eta ondo gogoan du Zaragozan jokatutako finala. Koltxoneroekin aritu zen orduan.
EITBk Errege Kopan egingo duen jarraipena aurkeztu du Anoetan
Astearte honetan, martxoaren 31n, aurkeztu da EITBk Errege Kopan egingo duen jarraipen zabala, Donostiako Anoeta estadioan egindako ekitaldian. 30 profesionalek Sevillara bidaiatuko dute ETBn, ETB ON plataforman, kirolakeitb.eus webgunean, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin askotariko edukiak eskaintzeko.
Kopako finaleko emozio guztia gerturatuko digu EITBk: Atletico Madril-Reala partida zuzenean eman eta programazio zabala izango du
Sevillako Cartujan jokatuko den norgehiagoka zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en, ETB ON plataforman eta kirolakeitb.eus atarian, baita Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere. Koparen bila lelopean, EITBk programazio eskaintza berezia prestatu du apirilaren 18ko finalera begira.
Realzaleek Alderdi Ederreko pantaila handi-handian ikusi ahalko dute Errege Kopako finala
Donostiako Udalak eta talde txuri-urdinak jarriko dute pantailatzarra. Koparen finala apirilaren 18an, larunbatean, 21:00etan izanen da, eta Realak titulua bilatuko du Atletico Madrilen aurka, 1987ko finalean garaitu zuena.
Imanol Agirretxe: “Aurrekoan, finala gure zaleen aurrean jokatzeko arantza geratu zitzaigun"
Aurten, berriz, realzaleek bertatik bertara ikusi ahal izango dute Atletico Madrilen aurkako finala, apirilaren 18an, Cartujako zelaian. Garaipena lortuz gero ere, ospakizunek bestelako zapore bat izango dute, bai Sevillan, bai Donostian.
Kopako finalerako sarrerak erosterakoan izan daitezkeen zalantzak eta erantzunak
Realak sarreren erosketari buruzko informazio guztia argitaratu du, sarrerak esleitzeko eta erosteko prozesuaren deskribapen osoa eginez.