Errege Kopa
Emaitzak
Kanporaketak
Errege Kopari buruzko albisteak
Elustondok zaleei utzi die Kopa, Sevillako hoteletik ateratzean
Realeko jokalariak hotelaren atean euren zain izan diren zaleekin partekatu du bart irabazitako saria.
Reala, txapeldun: Oroimenerako finala
Reala 2025-2026 Errege Kopako txapeldun izendatu da penaltietan Atletico Madrili irabazita, historiako laugarren kopa irabaziz final batean.
Zoramena kaleetan: Realaren garaipenak poza eta festa piztu ditu
Reala 2025-2026 denboraldiko Errege Kopako txapelduna da! Garaipenaren ostean zaleek kaleak hartu dituzte, eta horrela ospatu dute une historikoa hainbat herritan.
Jokalariek Aitor Zabaletari egindako omenaldia, “Txoria txori" abestuz
Realeko jokalariek Aitor Zabaleta 1998an Atletico Madrileko 'ultra' batek hildako realzalea omendu dute Errege Kopako ospakizunean.
Rino Matarazzo: “Harro nago, denontzat da, une oso berezia da”
EITBk Realeko entrenatzailea elkarrizketatu du, Errege Kopako finala amaituta; talde txuri-urdina txapelduna da, Cartujan Atletico Madril penalti jaurtiketetan menderatuta.
Unai Marrero: “Batzuetan ametsak egi bihurtzen dira eta nirea hau zen”
Unai Marrero Errege Kopako finaleko protagonistetako bat izan da. Atezainak “txikitako amets bat” bete duela esan digu eta hainbat gora behera medio borrokan jarraituko duela ere azpimarratu du. Gainera, esker hitzak izan ditu zale, lagun eta herriarekin.
Horrela jaso dute kopa Realeko jokalariek
Oyarzabalek jaso du Errege Kopako kopa. Ondoren, zelaira jaitsi eta taldekideekin batera altxatu eta ospatu dute Cartujako zelaian.
Errege Kopako finaleko penaltiak
Realak 3-4 irabazi dio, penaltietan, Atletico Madrili Errege Kopa bereganatuz. Laugarren Kopa da talde txuri-urdinarentzat. Hemen penaltiak.
Reala txapeldun! Finaleko golak
Realak irabazi Errege Kopa Atletico Madrili, 2-2 berdindu eta penaltietara igarota. Barrenek sartu du lehen gola, 14.segundoan. Lookmanek bigarrena, Oyarzabalek, penaltiz, hirugarrena eta Julian Alvarezek laugarrena, 2-2ra eraman duena.
Reala, Errege Kopako txapeldun!
Talde txuri-urdinak laugarren aldiz irabazi du Errege Kopa; izan ere, Sevillako Cartuja futbol zelaian jokatutako finalean, Atletico Madril menderatu du, penalti jaurtiketetan, luzapena 2-2 amaitu eta gero.
Uholde txuri-urdina, Realaren fan zonetik Cartujara
Sevillan batu diren Realeko milaka jarraitzaile kalejiran joan dira, Realeko fan zonetik Cartuja estadiora, Pellegrino Matarazzoren taldeak Kopa bereganatuko duela sinetsita.
ARGAZKI-GALERIA: Giro ezin hobea Sevillako kaleetan, marea txuri-urdinaren uholdearekin
Atletico Madrilen eta Realaren arteko Errege Kopako finalaren aurreko orduek une ahaztezinak utzi dituzte, Realeko zaleen memoria kolektiboan denbora luzez iraungo dutenak. Galeria honek Sevillako kaleak erabat bereganatu dituen marea txuri-urdin ikusgarriaren adibide gisa balio du.
Sevilla eta Gipuzkoa osoa, Realarekin!
Realzaleek txuri-urdinez jantzi dute Sevilla, fan zonea itxi egin behar dute jendez lepo dagoelako; eta Gipuzkoan ere kolore txuri-urdina nonahi ikusten da.
Zein jokalari kenduko zenuke aurkariaren hamaikakotik?
Kopako final handia ate joka dago, eta giroa nabaria da kalean. Inkesta labur batean, zaleei galdetu diegu aurkariaren hamaikakotik zein jokalari kenduko luketen.
Jai giroa nagusi Sevillan
Realeko mutilek euren laugarren Errege Kopa eskuratu lezakete; helburua Athletico Madril garaitzea. Urduritasuna nabari da zaleen artean, ez etxean bakarrik, baita Sevillan bertan ere. Milaka baitira taldeari babesa ematera joanak diren realzaleak.
Realeko jokalari ohien babesa, finalaren atarian
Final handirako ordu gutxi falta direnean, Realeko jokalari ohiek —Juan Antonio Larrañaga, Jesus Maria Zamora, Roberto Lopez Ufarte, Luis Miguel Arconada, Alberto Gorriz eta Jose Maria Martinez— mezuak bidali dizkiete jokalariei, taldeari babesa adierazita.
Realak ilusioz eta konfiantzaz beteta egingo dio aurre Atleticori Kopako finalean
Pellegrino Matarazzoren taldeak beste titulu bat irabazi nahi zaleen aurrean, baina horretarako partida oso ona jokatu beharko du, Cholo Simeonoren taldea sasoi betean iritsi baita Kopako finalera, Txapeldunen Ligako final-laurdenetan Bartzelona kanporatuta.
Mikel Oyarzabal: “Aurrean oso talde potentea daukagu, baina guk gugan sinesten dugu"
Mikel Oyarzabal kapitainak "gogotsu" eta prest ikusten du Reala, Errege Kopako finalean Atletico Madril mendean hartzeko.
Simeone: “Reala talde lehiakorra da, borrokatzen badaki eta jokatzen badaki"
Atletico Madrileko entrenatzaileak Reala goraipatu du finalaren aurreko prentsaurrekoan. "Reala talde lehiakorra da, badaki borrokatzen, badaki jokatzen. Izan ere, erasotzeko modu desberdinak ditu, barrutik eta kanpotik, futbolari onekin eta gazteekin", adierazi du Simeonek.
Griezmann: “Realari asko zor diot, eta finala berezia izango da"
Atleticoko aurrelariak emozioz beteriko finala jokatuko du Realaren aurka La Cartujan. Frantziarrak Donostiako klubarekin duen zorra aitortu du, beste inork egin ez zuenean ateak ireki zizkiolako. Giro lehiakor betean, emozioak kontrolatzen saiatuko da partida ahaztezina izan dadin.