Iñigo Ruiz de Galarretak lesio “moderatua” du eskuin hankako gihar iskiotibialean
Hala, Edin Terzic entrenatzaileak ezingo du erdilari gipuzkoarra baliatu ostegunean, Errege Kopan, Prat aurkari, ezta igandean ere, San Mamesen jokatuko duten Athletic-Reala derbian.
Iñigo Ruiz de Galarreta Athletic-Getafe partidan lesionatu zen; irudia neurketa horretan hartu zuten. Argazkia: Europa Press.
Iñigo Ruiz de Galarreta Athleticeko futbolariak gihar lesio “moderatua” du, asteartean Bilboko klubak iragarri duenez, eta ezingo du jokatu talde zuri-gorriak hurrengo egunetan dituen bi partidetan, alegia, ostegunean, Errege Kopan, Praten aurka, eta igandean, San Mamesen, Athletic-Reala derbian.
Bilboko klubak argitaratuko mediku txostenean zehaztuta dagoenez, lesioa eskuin hankako gihar iskiotibialean antzeman diote. Igandean, Getaferen aurkako neurketan, 18. minutuan utzi behar izan zuen berdegunea.
Ruiz de Galarreta, 2026-2027 denboraldian, Athleticek EA Sports Ligan jokatu dituen bederatzi partidetan aritu da; hortaz, oztopo handia Edin Terzic entrenatzaileak ezin izatea bera taldean jarri.