Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mikel Vesgak Athletic utzi eta Almerian jokatuko du datozen hiru denboraldietan

Gasteiztar erdilariak 9 denboraldi eman ditu Bizkaiko klubean, eta Lehen Mailara itzultzeko helburua duen Andaluziako taldean arituko da hemendik aurrera. 

Mikel Vesga Almeriarekin entrenamenduan.

Mikel Vesga, Almeriarekin entrenatzen. Argazkia: UD Almeria

Mikel Vesgak Athletic utzi du 9 denboraldiren ostean, Bizkaiko klubak igande honetan jakinarazi duenez. Gasteizkor erdilariak UD Almeriarekin fitxatu du Bilbon 10. denboraldia hasi aurretik.

Vesgak 250 partida jokatu ditu Lehen Mailan Athletic, Sporting eta Leganes taldeekin. Gainera, Bilbon eman duen denboraren Errege Kopa bat eta Espainiako Super Kopa bat irabazi ditu. Lehen Mailara igotzeko helburua duen talde batean arituko da aurrerantzean, Almerian.

Vesgarena Almeriak udako merkatuan egin duen 6. fitxaketa da. Fitxaketa  horren berri emateko zabaldu duen mezuan, besteak beste, hau esan du Almeriak: “Kontrastatutako eta berehalako errendimenduko futbolaria da. Zelai asko estaltzen duen hierarkia handiko erdilaria da”. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X