ZIGORRA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

TKEko Diziplinako Epaile Bakarrak berretsi egin du 2.000 euroko zigorra Fabrika Bandera utzi zuten klubentzat

Honako hauek dira: Arraun Lagunak, Hibaika, Orio, Tolosaldea eta Zumaia; klub horiek hiru laneguneko epea dute, helegitea aurkezteko. Fabrika Bandera uztailaren 25ean jokatu beharko zuten, Donostian, Euskotren Ligaren barruan, baina bertan behera utzi zuten.

Tolosaldea: trainerua

Tolosaldea zigortutako klubetako bat da. Argazkia: EITB.

2026ko Euskotren Ligaren barruan uztailaren 25ean Donostian jokatu beharko zuten Fabrika Banderaren harira, TKEko Diziplinako Epaile Bakarrak ebatzi du berresten duela estropada utzi zuten sei klubei ezarritako 2.000 euroko zigorra. Honako hauek dira: Arraun Lagunak, Hibaika, Orio, Tolosaldea eta Zumaia; hori bai, klub horiek hiru laneguneko epea dute, helegitea aurkezteko.

TKEk zabaldutako prentsa oharrean adierazita dagoenez, ebazpen honen arrazoia arau-hauste larria egitea da, TKEren Diziplina Arautegiko 14. f) artikuluan jasotzen denez. Artikulu horrek berariaz zigortzen ditu Elkartearen eta haren Zuzendaritza organoen irudiari edo interesei kalte egiten dieten ekintzak zein adierazpen publikoak egitea.

Publizitatea
X
Publizitatea
X