F MOEVE LIGA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alavesek ezin izan du Bartzelona geldiarazi (0-6)

Babazorroek ezin izan diete txapelketako liderrei aurre egin, eta jipoia jaso dute.

Iragarkia
Barcelona vs Alaves
18:00 - 20:00
Alaves vs Bartzelona. Argazkia: Alaves

Alavesek 0-6 galdu du Bartzelonaren aurka ostiralean Mendizorrotzan jokatu duen F Moeve Ligako laugarren jardunaldiko partida.

Kataluniako taldea nagusi izan da hasieratik, eta 0-1ekoa 19. minuturako iritsi da, Caroline Grahamen oinetatik, Alavesen defentsa desorekatuari aurre egin eta Sofia Fuente eskuinkada batekin gainduta.

Aurretik Alavesek aurre egin dio aurkariari, baita presioa egin ere, eta gol aukera bat ere izan du Brimaren abiadura aprobetxatuz, baina Bartzelonak 0-2koa sartu du ordu erdira, Sydneyren bitartez.

Babazorroen atezainak Ewa Pajorren gol aukera zapuztu du, eta Torrejoni ere gola ukatu dio. Alavesek, baina, 0-3koa jaso du atsedenaldia heldu baino lehen, Ferrerak eskuinez egindako jaurtiketa baten bidez.

Bigarren zatiak bide beretik jarraitu du, Claudia Pinaren 0-4koarekin. Bartzelonako jokalariak hat-trick bat egin du, beste bi gol sartuta (0-6).

Publizitatea
X
Publizitatea
X