Europa Cup
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realak final-zortzirenetarako txartela lortu nahi du Heartsen aurka

Norgehiagoka zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez, kirolakeitb.eus atarian, baita telebistaz ere, ETB1en.

Hearts-Real-Sociedad-0-0-Europa-Cup

Eskozian jokatutako joaneko partidaren artxiboko irudia

Realak Hearts of Midlothian talde eskoziarraren bisita du Zubietan asteazken honetan, Europa Cupeko bigarren kanporaketako itzuliko partidan, 19:00etatik aurrera.

Gorka Alvarezen taldeak final-zortzirenetarako txartela eskuratu nahi du etxean, eta joaneko partidan Edinburgon bildutakoa (husna berdindu zuten) irauli. Nahiz eta zelaian hobeto dihardutela erakutsi, txuri-urdinek ez zuten golik sartu. Alvarezek berak prentsaurrekoan azaldu duenez, aurrealdean asmatzea izango da gakoa. 

Real Madrilen aurkako Ligako porrotaren (3-5) ostean ekin beharko dio gaur arratsaldeko erronkari Realak. Ligan, jaitsiera-postuetan dago.

Taldekideei dagokienez, Carlota Chaconen baja nabarmendu beharra dago, joan den asteko hitzorduan eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi baitzuen.

Publizitatea
X
Publizitatea
X