Mirai Euskotrenek irabazi du Euskal Kopa
Mirai Euskotren da 2026ko Euskal Kopako txapelduna, igande honetan Inversus Gernika Bizkaiaren aurka jokatutako partida irabazita (76-74). Ostiralean Kutxabank Araskiren aurka ere garaipena lortu ondoren, txapelketa hirugarren aldiz irabaztea ziurtatu du.
Oso parekatuta hasi da hiruko txapelketako azken partida. Mirai Euskotren zertxobait abilago ibili da saskiratzeetan, aurretik jartzeko baliatu duena (22-19). Inversus Gernika ez da kikildu eta aurre egiten jarraitu du. Jokoak parekatuta jarraitu du, saskiratzeak elkar-trukatzen, eta bi puntuko aldearekin bakarrik joan dira atsedenaldira (39-37).
Aldageletatik bueltan aldatu egin da partidaren gidoia, eta talde bizkaitarrak aurrea hartu du (54-59). Dena oso irekita geratu da azken laurdenerako, eta azken minutuak oso biziak izan dira. 73-76 markagailuan, eta talde gipuzkoarrak saskiratzea behar zuen garaipena lortzeko. Hiruko batekin aurretik jarri dira (76-74), Gernikak huts egin du azken aukera eta kopa Mirai Eusotrenentzat izan da.