Osasunak garaipena lortu du Huescaren aurka eta aurrera egin du Erregina Kopan
Osasunak partidako ekimena izan du eta azken txanpan Huescari aurre egiteko gai izan da, Erregina Kopako hirugarren kanporaketara eramango duen 0-1ekoa lortu du eta.
Irati Igoa bere kideekin batera gola ospatzen. Irudia: Osasuna
Osasunak 0-1 irabazi dio SD Huescari, Erregina Kopako bigarren kanporaketan. Gorritxoak nagusi izan dira lehen zatiaren tarte handi batean eta Goienetxeren atea bilatu du behin eta berriz. Txurrukak eta Adri Paradak ekarri dituzte talde nafarraren lehen baloiak, eta defentsak ondo erantzun du Huescaren saiakeren aurrean. Bi taldeak saiatu diren arren, markagailua golik gabe iritsi da atsedenaldira.
Bigarren zatian, Roberto Perezek hainbat aldaketa egin ditu taldea freskatzeko, eta, 68. minutuan, Irati Igoak markagailua ireki eta 0-1ekoa jartzea lortu du. Azken minutuetan Huescako taldea berdinketaren bila aritu da, baina Osasunak etxekoen erasoei eutsi die. Gainera, Nuria Rodriguezek esku-hartze bikaina egin du eta markagailua bere horretan mantentzea lortu dute amaierara arte.
Osasunak Erregina Kopako hurrengo kanporaketarako sailkapena ziurtatu du; F Ligako lehen zortzi taldeak jokoan sartuko dira. Talde nafarrak astelehenean jakingo du bere hurrengo aurkaria zein izango den, Espainiako Futbol Federazioak egingo duen zozketan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bretonesek ezker hankako soleoan min hartu du
Rafa Fernandezek 2028ra arte berritu du Osasuna Promesasekin
Osasunak Logroño United estutu du, baina Erregina Kopatik at geratu da (2-3)
Raul Moro: “Puntu positiboa da aurkari handi baten aurka"
Arrasate: “Beraien jokalari garrantzitsuenek bertsiorik onena berreskuratu dute, talde oso arriskutsua da”
Anai Morales Osasunara itzuliko da