Euskal Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxabank Araski markagailua iraultzetik gertu geratu da, baina Mirai Euskotrenek irabazi du Euskal Kopako bigarren partida

Bere partida hasiera onak garaipena lortzeko balio izan dio talde gipuzkoarrari.
Mirai Euskotren
Mirai Euskotreneko jokalariak. Argazkia: @ibaetasbasket

Mirai Euskotrenek irabazi du ostiral honetan Euskal Kopako bigarren partida Kutxabank Araskiren aurka (64-68).

Talde gipuzkoarrak oso partida hasiera ona izan du, eta horri esker azkar jarri da aurretik eta 11 puntuko abantaila lortu du lehen laurdenean (13-24).

Jasotako kolpearen ostean, Araski esnatu egin da eta aurkariari aurre egiten hasi da. Hurrengo minutuak parekatuago egon dira, baina Euskotrenek abantaila mantendu du eta atsedenaldira aurretik joan da (29-37).

Arabako taldeak aldageletatik bueltan izan duen erasoa bortitza izan da, 16 puntu lortu baitituzte aurkariaren 9 puntuen aurrean. Horrela, hirugarren laurdenaren amaieran puntuen aldea bakarra izan da(45-46).

Baina Azu Muguruzaren taldeak ezin zuen garaipena eskuetatik ihes egiten utzi. Azken minutuetan hobera egin dute eta, azkenean, garaipena lortu dute 64-68.

Txapelketako azken partida Inversus Gernikak eta Mirai Euskotrenek jokatuko dute igande honetan, 12:00etan, eta zuzenean jarraitu ahal izango da kirolakeitb.eus eta ETB2n.

Publizitatea
X
Publizitatea
X