Nerea Arrutiren helegitea atzera bota eta Oihana Fernandez de Barrenaren garaipena berretsi dute, Euskal Herriko aizkora Txapelketan
Urnietako aizkolaria ez zegoen ados txapelketako sailkapen ofizialarekin; horrek arabarri eman zion garaipena, ehunen batengatik. Arrutik helegitea jarri zuen, baina Euskal Kirol Federazioaren Batasunak gaitzetsi du hori.
Euskal Kirol Federazioaren Batasunak gaitzetsi egin du, asteartean, Nerea Arrutiren helegitea, eta berretsi egin du Oihana Fernandez de Barrenaren garaipena 2026ko Euskal Herriko aizkora Txapelketan.
Txapelketako finala amaituta, abuztuaren 29an, Urnietako aizkolaria ez zegoen ados txapelketako sailkapen ofizialarekin; horrek arabarri eman zion garaipena, ehunen batengatik. Arrutik helegitea jarri zuen, baina gaitzetsi egin dute hori.
Arrutiren iritziz, berak Fernandez de Barrenak baino arinago amaitu zuen lana. Orain, Nerea Arrutik aukera du Euskal Kirol Federazioaren Batasunaren erabakiaren aurrean helegitea jartzeko.