Reala vs Fenerbahçe, zuzenean EITBn
Women's Europa Cup txapelketako final-zortzirenetako joaneko partida zuzenean ikusi ahal izango da, kirolakeitb.eus eta ETB1en, 19:00etatik aurrera.
Realak Fenerbahçe talde turkiarraren aurka jokatuko du gaur arratsaldean Zubietan, 19:00etatik aurrera, Women's Europa Cupeko final-zortzirenetako joaneko partida.
Kanporaketa bi partidatara denez, hamabost egun barru erabakiko da, Turkiako itzulikoan. Bigarren kanporaketan Heart of Midlothian gainditu ondoren, donostiarrek aurrera jarraitzen dute Europako bidean.
Aurrean oso talde "fisiko eta lehiakorra" izango dute, Mariasun Quiñones Realeko atezain ohiak elkarrizketa batean azpimarratu duenez. Quiñones Turkiako Fomget Ankara taldean jokatzen ari da, eta ondo ezagutzen du liga.
Fenerbahçe gaindituz gero, Realak PSV Eindhoven eta Eintracht Frankfurten arteko kanporaketako irabazlea izango luke aurkari final-laurdenetan.
Gorka Alvarez entrenatzaile txuri-urdinak "joaneko partidan garaipena lortzearen garrantzia" nabarmendu zuen astearte honetan, partidaren atariko prentsaurrekoan.