EUROPA KOPA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realak eman du lehen kolpea Fenerbahçeren aurkako kanporaketan, Zubietan, Lezetaren eta Marinen golei esker (2-0)

Euskal taldeak alde ederra eskuratu du Europa Kopako final zortzirenetako kanporaketako joaneko partidan. Maren Lezetak eta Ainhoa Marinek, 58. eta 64. minutuetan, Realaren golak sartu dituzte; itzuliko neurketa Istanbulen jokatuko dute, azaroaren 11n.

Realeko jokalari batzuk

Realeko jokalariek ospatu egin dute Fenerbahçeren aurka lortutako emaitza, partida amaituta. Argazkia: EITB.

Realak 2-0 garaitu du Fenerbahçe, Zubietan, 2026-2027 denboraldiko Europa Kopako final zortzirenetako kanporaketako joaneko partidan, Zubietan, asteazkenean. Maren Lezetak, 58. minutuan, eta Ainhoa Marinek, 64.ean, neurketako golak sartu dituzte; norgehiagokan, bi taldeak oso parean aritu dira lehenengo zatian, baina bigarren zatian Reala nabarmen gehiago izan da. Hala, euskal taldeak bi goleko abantaila du itzuliko partidarako; hori Istanbulen jokatuko dute, azaroaren 11n, eta final laurdenetarako sailkatzea izango da jokoan. 


Reala vs Fenerbahçe (2-0): partidako golak

Iragarkia
18:00 - 20:00

Arestian esan bezala, partidako lehen zatian biak ala biak oso parean aritu dira. Fenerbahçe oso ausart ibili da, eta taktika aldetik sendo, eta Realak ia-ia ez du aukerarik izan jokaldi arriskutsuak sortzeko. Nolanahi ere, lehen zatiko azken txanpa horretan ikusi da Realaren erritmoa gero eta biziagoa zela, eta argiago ari zela zelai erdia bereganatzen.

Bigarren zatiko lehen minutuak erabakigarriak izan dira. 58. minutuan, Nerea Eizagirrek oso ondo atera du korner bat, eta lehen zutoinean, buruz, Maren Lezetak errematatu du, eta 1-0ekoa sartu; Gorka Alvarezen jokalariek presionatzen jarraitu dute, eta, 64. minutuan, kontraeraso eder batean, Intzak Ceciliari eman dio, azken horrek Ainhoa Marini, eta Marinek ez du 2-0ekoa barkatu.

Cecilia oso ondo aritu da, arin eta trebe. Gertu izan dute txuri-urdinek hirugarren gola; 81. minutuan, gainera, Fenerbahçe hamar futbolarirekin gelditu da, eta Realak amaierara arte bultzatu du 3-0ekoa sartzeko. Ezin izan du lortu, baina emaitza bikaina da, eta Realak gertu ditu final laurdenak. 

Publizitatea
X
Publizitatea
X