Mikel Crespo entrenatzaile bizkaitarra kargutik kendu du Valentziak
Galdakaoko entrenatzailea 2025eko udan iritsi zen Valentziako emakumezkoen lehen taldera, RFEF mailan zuzentzeko. Bizkaitarrak talde valentziarra Lehen Mailara igotzea lortu zuen.
Valentziak kargutik kendu du Mikel Crespo entrenatzaile bizkaitarra. Crespok taldea F Ligara igotzea lortu zuen, jaitsi eta urtebetera. Denboraldi honetan, ordea, ez dute punturik lortu lehen zazpi jardunaldietan.
Galdakaoko entrenatzailea 2025eko udan iritsi zen Valentziako emakumezkoen lehen taldera, RFEF mailan zuzentzeko. Crespok talde valentziarra Lehen Mailara igotzea lortu zuen. Hala ere, denboraldi honetan taldea sailkapeneko azken postuan dago, eta F Ligan puntu bakar bat ere bildu ez duen bakarra da Valentzia.
Klubak ohar batean gaineratu duenez, Alejandro Moreno bigarren entrenatzaileak ere ez du taldean jarraituko.
"Klubak eskerrak eman nahi dizkie bi entrenatzaileei, taldearen zuzendaritza hartu zutenetik azaldu duten arduragatik eta profesionaltasunagatik, F Ligara igotzea lortu zutelako", nabarmendu du Valentziak.