Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Hegal pibot letoniarra, 2,07koa eta 31 urtekoa bera, Txinako Ligako Ningbo Rockets taldetik iritsi da euskal taldera; Smitsek esperientzia du Endesa Ligan eta Euroligan, Fuenlabradan, Bartzelonan, Zalgiris Kaunasen eta Anadolu Efesen aritu baita.
Rolands Smits, Anadolu Efesen zebilela. Argazkia: Europa Press.
Kosner Baskoniak Rolands Smits hegal pibot letoniarra fitxatu du, 2026-2027 denboraldiko amaierara arte, euskal klubak astezkenean iragarri duenez. Smits, 2,07koa eta 31 urtekoa bera, Txinako Ligako Ningbo Rockets taldetik iritsi da Kosner Baskoniara; Smitsek esperientzia du Endesa Ligan eta Euroligan, Fuenlabradan, Bartzelonan, Zalgiris Kaunasen eta Anadolu Efesen aritu baita.
Anadolu Efesen, Kosner Baskoniako jokalari berriak 249 partida jokatu zituen, eta, batez beste, 6,7 puntu sartu eta 3,2 errebote hartu zituen neurketako. Txinako Ligan, denboraldi honetan, 11,8 puntuko eta 7,6 erreboteko batezbestekoa ari zen markatzen.
Kosner Baskoniaren iritziz, Rolands Smits “Europako maila gorenean esperientzia duen jokalaria da, bizia eta erabilera anitzekoa Velimir Perasovicen jokorako”.
Zure interesekoa izan daiteke
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)