Baskonia
Markus Howardek Kosner Baskonia utzi du, Gasteizen lau denboraldi baino gehiago eman ondoren
Zenit da jokalari estatubatuarraren talde berria. Howard 2022an iritsi zen euskal taldera, eta, Kosner Baskonian, 244 partida ofizial jokatu ditu eta Errege Kopa bat irabazi du.
Dubaik Buesa Arenako gotorlekua eraitsi du atsedenaldiaren ostean (79-93)
Bisitariak nagusi izan dira zonan. Xavi Pascualen taldeak buelta eman dio neurketa hasiera txarrari, eta lehen garaipena lortu du Euroligan bisitari gisa, bigarren zatian serio eta fisikoki gogor lan eginda.
Kosner Baskoniak Joventut menderatu du (93-73)
Kosner Baskoniak 93-73 irabazi dio Asisa Joventuti igande honetan Buesa Arenan, eta, horrenbestez, bolada onari eutsi dio Endesa Ligan. Rodions Kurucsen eta Chris Duarteren lana erabakigarria izan da Baskoniaren garaipenean.
Kosner Baskoniak hirugarren porrota jaso du Euroligan, Besiktasen aurka (84-92)
Kanpoko saskiratzeek aldeak markatu dituzte, eta turkiarrek garaitu dute partida. Horrela, euskal taldeak hirugarren porrota jaso du txapelketa honetan.
Felix Fernandez: “NBAk Euroliga nahi du; erabakia gure plana jarraitzea da”
Felix Fernandez, Baskoniako kirol zuzendaria, Márcio Santosen aurkezpenean izan da ostegun goiz honetan. Bertan, Euroliga frankizia bihurtzeko erabakiari buruz hitz egin du, NBArekin negoziazioen inguruan eta plantillan aldaketak egiteko prest daudela ere onartu du. (Bideoa gazteleraz)
Kosner Baskoniak Marcio Santos pibota aurkeztu du
Paolo Galbiatiren taldeko jokalari berriak, bere lehen bi partidetan, 10,5 puntu sartu eta bost errebote hartu ditu, batez beste.
Chris Duarte: “Asko sufritu dugu denboraldiaurretik hona; denok nahi ditugu partidak irabazi”
Kosner Baskoniak Beskitas hartuko du ostiralean, Buesa Arenan. Liga hasiera zaila eduki dute, baina, orain, bi partida garaipen lortu dituzte jarraian. Chris Duartek azpimarratu du "gosea" dagola aldagelan, eta boladari jarraipena ematea espero duela. (Bideoa, espainolez)
Baskonia nagusitasun handiz gailendu zaio Gironari (118-78)
Kosner Baskoniak erakustaldia emanda irabazi dio Fiact Gironari (118-78), Buesa Arenan, Endesa Ligako bigarren jardunaldian, eta Paolo Galbiatiren taldeak erakutsi du hobera egiten ari dela.
Kosner Baskoniak lehen garaipena lortu du Euroligan, Olimpia Milan menderatuta (86-76)
Lehendabiziko bi norgehiagokak galdu eta gero, Paolo Galbiatiren taldeak garaipen garrantzitsua lortu du Euroligan, partida serioa jokatuta.
Baskonia Alaves fundazioaren lehen gala ospatu dute Gasteizen
Baskonia Alaves Fundazioak lehenbiziko gala ospatu du gaur arratsaldean, Gasteizen. Lau saritu izan dira ekitaldian: Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Gizarterako Elkartea eta Araba Euskaraz ekimena.
Kosner Baskoniak Euroligako bigarren takatekoa hartu du Valentzian (111-88)
Lehen laurdenaren amaieraren eta bigarrenaren hasieraren artean 20 puntuko abantaila hartu du talde taronjak. Paolo Galbiatiren taldeak, aldiz, bi puntu sartu ditu lehen laurdeneko azken lau minutuetan.
Kosner Baskoniak Marcio Santos brasildarra fitxatu du barnealdeko jokoa indartzeko
23 urteko jokalaria Maccabi Tel-Aviv taldetik dator Gasteizera.
Kosner Baskoniak San Pablo Burgos mendean hartu du azken hatsean (97-98)
Baskoniak denboraldiko lehen garaipen epikoa erdietsi du Burgosen aurka (97-98), azken laurdenean 11 puntuko desabantaila iraulita.
Kosner Baskoniak porrota jaso du Olympiakosen aurka Euroligako estreinakoan (89-106)
Txapelduna geldiarazteko baliabiderik gabe, Galbiatiren mutilek denboraldiko lehen porrota jaso dute, Endesa Liga ere hastear dela.
Kosner Baskoniak indarreko txapelduna den Olympiakosen aurka ekingo dio Euroligari
Partida ostegunean izango da, 20:30etik aurrera, Buesa Arenan.
Alex Lenek Kosner Baskoniako jokalari izateari utzi dio
Oineko arazoek ekarri dute jokalari ukrainarraren ibilbide laburra amaitzea talde gasteiztarrean. Pibotak ez du debutatu ere egin Baskoniako elastikoarekin.
Paolo Galbiati, Kosner Baskonia-Olympiakos osteguneko partidari begira: “Mailarik onena ematea espero dut”
Ostegunean, euskal taldeak Euroligan egingo du debuta, Gasteizen, Europako txapelduna aurkari; Paolo Galbiati entrenatzaileak anbizio eta ilusio hanidz prestatu du partida hori.
Kobi Simmonsek “prest" ikusten du Kosner Baskonia Euroligako lehen partidarako
Joko-antolatzaile estatubatuarrak Euroligako lehen jardunaldian, Olympiakosen aurka, "oso neurketa fisikoa" espero duela azaldu du. Txapeldunaren aurka hasiko direla jakinda, norgehiagoka Gasteizko taldeak "proba ona" duela uste du.
Baskoniak porrot egin du Joventuten aurka, eta Superkopako finalik gabe geratu da (96-84)
Kosner Baskoniak 96-84 galdu du Asisa Joventuten aurka larunbat honetan jokatu den Endesa Superkopako lehen finalerdian, Badalonan.
Galbiati: “Ez gaude egoera fisiko edo taktikorik onenean, baina dena gerta daiteke"
Baskoniak denboraldiko lehen erronka handia izango du asteburu honetan. Larunbatean, 18:00etan, Gasteizko taldeak Endesa Superkopan ekingo dio lehiari Badalonan, Asisa Joventuten aurka. Galbiatiren taldeak (Errege Kopako egungo txapelduna) titulu berri baterako lehen urratsa eman nahi du estatuko saskibaloiko lau protagonista nagusiak biltzen dituen txapelketa batean.