FITXAKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Marcelinho Huertas fitxatu du Dubaik

Baskoniako eta Bilbao Basketeko jokalari ohiak La Laguna Tenerife utzi eta Dubaira joango da, 43 urterekin.

(Foto de ARCHIVO)

Marcelinho Huertas of La Laguna Tenerife in action during the Spanish League, Liga ACB Endesa, basketball Semi Final Game 1 match played between FC Barcelona and La Laguna Tenerife at Palau Blaugrana on June 09, 2026 in Barcelona, Spain.



Javier Borrego / AFP7 / Europa Press

09/6/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN

Marcelinho Huertas Bartzelonaren aurkako partidan, Endesa Ligako finalerdietan. Europa Presseko artxiboko argazkia.

Marcelinho Huertasek Dubairekin, Euroligako taldearekin, fitxatu du 43 urterekin, La Laguna Teneriferekin kontratua hausteko akordioa lortu ostean. Tenerifeko taldean zortzi denboraldi eman ondoren, larunbat honetan jokatuko du azken partida.

“Arlo pertsonalean zein profesionalean nire bizitzako etapa politenetakoa eta garrantzitsuenetakoa izan dena ixten dut. Ez da erabaki erraza izan, nire ibilbideko eta bizitzako zailenetakoa izan da”, aitortu du joko-antolatzaile brasildarrak.

2019an Tenerifera iritsi zenetik, 384 partida ofizial jokatu ditu Huertasek. 252 Endesa Ligan, hamabi Errege Kopan, hiru Superkopan, 107 Txapeldunen Ligan (BCL), sei Eurocup-en eta lau Kontinente Arteko Kopan.

Uhartera joan aurretik, brasildarrak Iurbentia Bilbao Basketen jokatu zuen 2007-2008 denboraldian. 2009-10 eta 2010-11 denboraldietan Baskoniatik igaro zen. 2015ean, NBArako urratsa eman zuen, Los Angeles Lakersen aritu zen bi denboraldiz. Ondoren, Gasteizko klubera itzuli zen beste bitarako (2017-2019).

Espainiako txapelketan 19 urte eman ondoren, Marcelinho Huertasek hitz batzuk eskaini dizkio klubari: "Tenerife gure etxea izan da eta nire zati bat hemen geratuko da betiko. Ez dut agur esan nahi, nahiago dut gero arte esan".

Publizitatea
X
Publizitatea
X