Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Dubai Basketball taldetik dator utzita, eta denboraldi amaierara arte kontratua izango du. Kamenjasek 5,8 puntu eta 3,6 errebote lortu ditu, batez beste, denboraldi hasieran.
Kenan Kamenjas pibot bosniarra, Dubai Basketball taldearekin Euroligan. Argazkia: Europa Press.
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas (Sarajevo, 2000) pibota ekarri du, Dubai Basketball taldetik utzita, talde gasteiztarrak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Printzipioz, denboraldi amaierara arte talde arabarreko jokalaria izango da.
2000ko urtarrilaren 17an Sarajevon jaioa, Kamenjas Spars Sarajevon hasi zen saskibaloian. 2017an egin zuen debuta profesionaletan Bosniako ligan, eta 2020an bertako Kopa irabazi zuen.
2022an Buducnost VOLI taldeak fitxatu zuen, Liga Adriatikoan eta Eurokopan lehiatu zen hiru denboralditan (2022-2025), eta Montenegroko hiru liga eta 2025eko Kopa irabazi zituen.
2025-26 denboraldian Dubai Basketball taldearekin egin zuen debuta Euroligan, eta Liga Adriatikoan ere aritu da talde horrekin. Kenanek batez beste 5,8 puntu eta 3,6 errebote lortu ditu 2026-27 denboraldiaren hasieran, ABA Ligan.
Kenan Kamenjasen fitxaketarekin, Kosner Baskoniak "jokalari fisikoa eta Europan eskarmentua duena" ekarri du, Arabako taldeak azpimarratu duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)