LESIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Marcio Santos lesionatu da, eta Baskoniaren arazoak areagotu egin dira

Pibot brasildarrak zuntz haustura du ezker bikian, eta Kurucs eta Sedekerskis jokalarien bajei gehitu zaie.

Marcio Santos. Argazkia: Kosner Baskonia.

Kosner Baskoniak beste jokalari garrantzitsu bat galdu du barneko jokoan. Marcio Santos pibotak ezker bikiko zuntz haustura izan zuen Fenerbahçeren aurkako partidaren aurreko azken entrenamenduan. Euroligako hurrengo jardunaldiari begira, lesio horrek are gehiago zailuko ditu Perasovicen planak.

Egoera horrekin, Kenneth Faried izango da Europako hurrengo konpromisorako prest egongo den barneko jokalari bakarra. Klubak baieztatu duenaren arabera, Santos "sendatze-lanetan ari da klubeko zerbitzu medikoekin, eta jokalariaren eboluzioak eta sentsazioek baldintzatuko dute taldearekin jarduerara itzultzeko epea".

Publizitatea
X
Publizitatea
X