FENERBAHÇE - BASKONIA (84-65)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fenerbahce erraz gailendu da baliabiderik gabeko Kosner Baskoniari (84-65)

Bajek eta kanpoko hutsegiteek gasteiztarrak kondenatu dituzte, ahazteko moduko gau batean.

Kosner Baskoniak ez du partidaren kontrola hartzerik izan eta Fenerbahcek bere erritmoa ezarri du hasieratik. Turkiakoek Gasteizko taldearen baja ugariak baliatu dituzte atsedenaldian ia ziurtatuta zuten garaipena bideratzeko.

Kenneth Fariedek eutsi dio taldeari lehen laurdenean. Uztaitik gertu egoteak partidan mantentzeko aukera eman dio taldeari, Fenerbahceren kanpoko saskiratzeek aldea nabarmenagoa egiten zuten bitartean. Egoerak okerrera egin du txandakatzeak hasi direnean. Baskoniak sendotasuna galdu du, eta turkiarrek tarteak aurkitu dituzte markagailua 33-18ra iristea lortu dute.

Bigarren laurdenean, Baskoniak asko sufritu behar izan du erasoan puntuak lortzeko, hiruko jaurtiketetan irtenbiderik aurkitu gabe. Fenerbahcek defentsako desoreka aprobetxatu du aldea handitzeko, eta atsedenaldira 52-32 iritsi dira.

Aldageletatik igaro ostean, Perasovicen taldea etxekoei eusten saiatu da, baina saskiratze ezak pisu handiegia izan du: 18 hiruko saiakeretatik 1 besterik ez dute sartu.

Laugarren laurdenaren hasieran Wade Baldwinen kanporaketak agertoki berri bat ireki du, nahiz eta neurketa erabakita egon. Baskonia aldea murrizten saiatu da, baina 84-65 galdu du azkenean.

Publizitatea
X
Publizitatea
X