Esku-pilota
Zabalak ezustekoa eman du Altuna garaituta (15-22)
Javi Zabalak 15-22 irabazi dio Jokin Altunari Gasteizko Ogeta pilotalekuan, eta, ondorioz, lehen puntua bereganatu du Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan. Amezketako pilotariak zortzi tantoko aldea izan du, baina Zabalak neurketa berdintzea lortu du, eta ondoren Altuna III.a baino gehiago izan da.
Peñak erakustaldia eman du Lasoren aurka (11-22)
Peñak ligaxkako lehen puntua lortu du partida bikain batean Laso garaituta. Ia partida osoan joan da tolosarra aurretik markagailuan, eta finalerdietara sailkatzea gertuago du orain Bilboko Bizkaia pilotalekuan lortutako garaipenari esker.
Peio Etxeberriak garaipen handi batekin ospatu du urtebetetzea (19-22)
Peio Etxeberriak 19-22 garaitu du Joseba Ezkurdia Lau t’erdiko Txapelketako final-laurdenetako lehen partidan. Atzetik ibiltzea tokatu zaio txapeldunari, baina azken tantoetan dena eman du garaipena eskuratzeko.
Emakume Master Cupeko Lau t’erdiko txapelketa igande honetan hasiko da Basaurin, 24 pilotarirekin
Txapelketak bere historiako parte-hartze handiena izango du. Enara Gaminde egungo txapelduna da abenduaren 13an, Mungian jokatuko den finalean, txapela janzteko faborito nagusia.
Peña II.ak final-laurdenetarako azken txartela lortu du, erakustaldia eman eta Artola jipoituta (4-22)
Jon Ander Peñak Iñaki Artolari 4-22 irabazi dio Lau t'erdiko Txapelketaren final-zortzirenetako azken kanporaketan. Tolosako Beotibar pilotalekuan, alegiarrak ezin izan dio tolosarraren erritmoari eutsi; hankapean ibili du, alde batetik bestera, inongo aukerarik eman gabe. Lehen etenaldira 2-12 aurretik iritsi da akats bat bera ere egin gabe.
Muruak Lau t’erdiko final-laurdenetako ligaxka jokatuko du
Ander Muruak min hartuta dagoen Dario Gomezen lekua hartu du Lau t’erdiko Txapelketan, eta ederki baliatu du aukera. Beñat Senarri 10-22 irabazi dio Lekunberriko pilotalekuan jokatutako kanporaketan, eta, ondorioz, final-laurdenetako ligaxka lehiatzeko txartela bereganatu du.
Ibarrola eta Ozaeta gailendu dira Hiru Hiriburuak Torneoan
Aizane Ibarrolak eta Udane Ozaetak 19-22 garaitu dituzte Alize Sagardui eta Arrate Bergara Hiru Hiriburuak Torneoko finalean, Bizkaia Frontoian. Norgehiagoka parekatua eta emozio handikoa izan da.
Laso Lau t’erdiko final-laurdenetako ligaxkan izango da, Jaka garaitu ostean (10-22)
Unai Lasok 10-22 irabazi dio Erik Jakari larunbat arratsaldean Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatutako partidan, eta, horrenbestez, Lau t’erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan lehiatzeko txartela bereganatu du.
Dario azken orduko baja Lau t'erdikoan, arazo fisikoak baititu
Errioxarrak igande honetan egin behar zuen debuta txapelketako final-zortzirenetan, Senarren aurka, eta Muruak beteko du haren lekua.
Elordik dena eman behar izan du Larrazabal garaitzeko Lau t'erdikoaren estreinako partidan (22-20)
Aitor Elordik eta Iker Larrazabalek partida zirraragarria jokatu dute Ezkurdin, Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetara pasatzeko. Partida oso bizia izan da, bi pilotariak parez pare une oro eta tantoak trukatuz, baina Aspeko pilotaria nagusitu da azkenean (22-20).
Hiru Hiriburuak Txapelketako finala aurkeztu dute Bizkaia Frontoian
Igandean Hiru Hiriburuak Txapelketako finala jokatuko da Bizkaia Frontoian. Alize Sagarduik eta Arrate Bergarak Aizane Ibarrola eta Udane Ozaeta izango dituzte parean.
Hamabi pilotari arituko dira 2026ko Lau t’erdiko Txapelketan, ostiraletik aurrera
Final-laurdenetan, urriaren 9tik 12ra bitartean, kanporaketa hauek jokatuko dituzte: Elordi-Larrazabal, Jaka-Laso, Darío-Senar eta Artola-Peña II.a. Peio Etxeberria egungo txapelduna, Javi Zabala 2025eko txapeldunordea, Altuna III.a eta Ezkurdia final- laurdenetako ligaxkarako sailkatuta daude. Finala azaroaren 22an jokatuko dute, Bizkaia frontoian, Bilbon.
2026ko Lau t'erdiko Txapelketa aurkeztu dute
2026ko Lau t'erdiko pilota txapelketa aurkeztu dute astearte goizean Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Urriaren 9an abiatuko da lehia, ostiralean, Durangon, Elordik eta Larrazabalek jokatuko duten final-zortzirenetako partidarekin.
Sagardui-Bergara eta Ibarrola-Ozaeta bikoteak, Hiru Hiriburuak txapelketako finalera
Sagardui-Bergara eta Ibarrola-Ozaeta bikoteak izango dira datorren igandean, Hiru Hiriburuak txapelketako finalean, Bizkaia frontoian. Donostiako Atano III.a frontoian jokatutako finalerdietan izan dira nagusi bi bikoteak.
2026ko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 17an hasiko da, eta urriaren 4an amaitu; finala Iruñean jokatuko dute, Nafarroa Arenan.
Elordi eta Mariezkurrena: “Nahi genuen amaiera eman diogu txapelketari, eta uda borobildu dugu”
Aitor Elordi eta Jon Mariezkurrena pozarren agertu dira CaixaBank Mastersa irabazita. Joseba Ezkurdia eta Jon Ander Albisu garaitu dituzte Nafarroa Arenako finalean (16-22). Onenak izan dira txapelketa honetan, eta maila ikusgarria erakutsi dute udako jaialdietan.
Elordi eta Mariezkurrena II.a, CaixaBank Masterseko txapeldunak
Txapelketako final handian, Nafarroa Arenan, igandean, Aitor Elordik eta Jon Mariezkurrenak 16-22 garaitu dituzte Joseba Ezkurdia eta Jon Ander Albisu, oso partida lehiatuan. Elordik aurreneko aldiz jantzi du CaixaBank Masterseko txapela, eta Mariezkurrena II.ak lau ditu jada.
Peio Etxeberriak eta Unax Landak irabazi dute CaixaBank Masterseko B Serieko txapelketa
Finalean, larunbatean, Zallan, Jaka eta Eskuza garaitu dituzte, 18-22. Etxeberria eta Landa merezita gailendu dira, baina sufritu egin behar izan dute.
Elordi-Mariezkurrena II.a eta Ezkurdia-Albisu bikoteak, CaixaBank Masterseko finalera
Nafarroa Arenan ostiralean jokatutako finalerdietako partidetan, Elordik eta Mariezkurrena II.ak 13-22 garaitu dituzte Artola eta Rezusta, eta Ezkurdiak eta Albisuk Zabala eta Iztueta menderatu dituzte, 22-13. Finala igandean izango da, Nafarroa Arenan bertan.
Albisuk 2028ra arte berritu du kontratua Baikorekin
Atzelari ataundarrak 16 denboraldi daramatza esku pilotaren maila gorenean, eta ibilbide horretan Binakako Txapelketako hiru final jokatu ditu. Bi aldiz txapeldunorde geratu ondoren, denboraldi honetan txapela jantzi du.