ATZELARI ATAUNDARRA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albisuk 2028ra arte berritu du kontratua Baikorekin

Atzelari ataundarrak 16 denboraldi daramatza esku pilotaren maila gorenean, eta ibilbide horretan Binakako Txapelketako hiru final jokatu ditu. Bi aldiz txapeldunorde geratu ondoren, denboraldi honetan txapela jantzi du.

PAMPLONA, 29/03/2026.- El pelotari Albisu durante una acción en la final del XVI Campeonato de Parejas entre Altuna III-Ezkurdia y Laso-Albisu, este domingo, en Pamplona. EFE/ Villar López

Albisu, Binakako Txapelketaren azken finalean, Lasorekin batera irabazi zuena. Argazkia: EFE

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute pilotariaren kontratua, enpresak ohar labur batean jakinarazi duenez.

Albisuk 2010ean egin zuen debuta profesionaletan, Tolosako Beotibarren. Ordutik, atzelari ataundarrak 16 denboraldi daramatza maila gorenean, eta ibilbide horretan Binakako Txapelketako hiru final jokatu ditu. Bi aldiz txapeldunorde geratu ondoren, denboraldi honetan arantza hori kendu ahal izan du, eta txapela jantzi du.

2025/2026 denboraldia amaitzear dela, Albisuk CaixaBank Masterseko finalerdiak jokatuko ditu ostiral honetan. Guzti horregatik, kontratu luzapena une onean iritsi zaiola azpimarratu du atzelariak:

Publizitatea
X
Publizitatea
X