Lau T'erdiko Txapelketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Peña II.ak final-laurdenetarako azken txartela lortu du, erakustaldia eman eta Artola jipoituta (22-4)

Iragarkia
Peña-Artola-22-4-Lau-Terdikoa-final-zortzirenak
18:00 - 20:00
Jon Ander Peña, tanto bat ospatzen, eta, Iñaki Artolaren ezintasuna. Irudia: EITB

Jon Ander Peñak Iñaki Artolari 22-4 irabazi dio Lau T'erdiko Txapelketaren final-zortzirenetako azken kanporaketan. Tolosako Beotibar pilotalekuan, alegiarrak ezin izan dio tolosarraren erritmoari eutsi; hankapean ibili du, alde batetik bestera, inongo aukerarik eman gabe. Lehen etenaldira 12-2 aurretik iritsi da akats bat bera ere egin gabe.

Publizitatea
X
Publizitatea
X