Esku-pilota
2025/11/03 - 15:59
Peio Etxeberria vs Javi Zabala, Lau t'erdiko finala
Peio Etxeberria nafarra eta Javi Zabala errioxarra izango dira aurrez aurre, Lau t'erdiko finalean, finalaurrekoak irabazi ostean. Azaroaren 16an izango da egun handia, Bilbon.
2025/11/02 - 21:46
Etxeberriak sorpresa eman du eta finalean izango da (9-22)
Peio Etxeberriak 9-22 menderatu du Altuna Lau t'erdiko finalerdian. Partida bikaina jokatu du Aspeko pilotariak, akatsik gabea, eta Zabalaren aurka arituko da final handian.
2025/11/01 - 22:05
Javi Zabalak jokatuko du Lau t'erdiko finala, Ezkurdiaren aurrean erakustaldia eman ostean (6-22)
Javi Zabalak nagusitasun handiarekin menderatu du Joseba Ezkurdia Ogeta pilotalekuan (6-22), eta, horrenbestez, pilotari errioxarrak eskuratu du Lau t'erdiko Txapelketako final handia jokatzeko lehen txartela.
2025/11/01 - 00:42
Unai Amiano da Lau t'erdiko B Serieko lehen finalista (22-18)
Amianok eta Rekaldek, biak debutariak txapelketan, partida bizia jokatu dute finalerako txartelaren bila. Azken tantoetan, baina, Baikokoa nagusitu da, eta, ondorioz, finala jokatuko du.
2025/10/30 - 16:12
Altuna III.a eta Peio Etxeberria ez dira gustura agertu aukeran izandako materialarekin
Jokin Altunak eta Peio Etxeberriak Lau t'erdiko txapelketako finalaurrekoa jokatuko dute asteburuan, eta horretarako materiala aukeratu dute ostegun honetan, Donostian, Atano III.a frontoian. Ez dira gustura agertu pilotekin.
2025/10/29 - 18:13
Ezkurdiak, eskuineko eskuaren eskafoidean kontusioa duela, Lau t'erdiko finalerdia jokatuko du larunbatean
Arbizuko pilotariak Javi Zabalaren aurka jokatuko du, txapelketako finalerako txartela jokoan. Erresonantzia magnetikoa egin diote, eta ez du hezurrik hautsi.
2025/10/28 - 21:12
Senar-Murua Lau t'erdiko B Serieko finalerdia astelehenera atzeratu dute, eta Tolosan jokatuko da
Hasiera batean, norgehiagoka ostiral honetan jokatzekoa zen, Diman, bi finalerdiak erabakitzeko jaialdiaren baitan. Amiano eta Rekalderen arteko B Serieko txapelketako beste finalerdia, ostera, ostiralean jokatuko da Bizkaiko udalerrian.
2025/10/28 - 16:14
Zabala eta Ezkurdia prest daude, Lau t'erdiko finalaurrekorako materiala hautatuta
Larunbat honetan hitzordua dute Javi Zabalak eta Joseba Ezkurdiak, lau t'erdiko txapelketaren finalaurrekoan. Astearte honetan partidarako materiala aukeratu dute, nola sentitzen diren azaltzeaz gain.
2025/10/26 - 21:55
Peñak Bakaikoa menderatu du saririk gabeko partidan (22-14)
Peñak 22-14 irabazi dio Bakaikoari Lau t'erdiko ligaxkako azken partidan. Hala ere, garaipenak ez du baliorik izan, ez baitzeukaten finalerdietara pasatzeko inongo aukerarik.
2025/10/24 - 22:53
Etxeberriak Ezkurdia menderatu du, eta biak pasatu dira finalerdietara (10-22)
Peio Etxeberriak 10-22 irabazi dio Joseba Ezkurdiari Lau t'erdiko txapelketako ligaxkako azken jardunaldian. Etxeberriak garaipena behar zuen; Ezkurdiak, aldiz, tanto bakarra. Beraz, Aspeko bi pilotariak pasatu dira finalerdietara, Altuna eta Zabalarekin batera.
2025/10/23 - 17:24
Peio Etxeberriak partida ''irekia'' espero du Joseba Ezkurdiaren aurka
Taldekideak izanda ere, Peio Etxeberriak onartu du saiatzen ari direla Joseba Ezkurdia eta biak ostiralean jokatuko duten Lau t'erdiko final-laurdena normaltasunez eramaten. Elkarrizketa honetan kontatu du nola bizitzen ari diren neurketaren aurreko egunak.
2025/10/22 - 13:30
Altunak ez du Zabalaren aurka jokatuko larunbatean, Lau t’erdiko Txapelketako hirugarren jardunaldian
Hala, EPELeko Lehiaketa epaileak erabaki duenez, Zabalak 0-22 irabaziko du partida hori, eta, ondorioz, finalerdietarako sailkatuko da; Bakaikoak eta Peña II.ak ez dute aukerarik izango. Altuna III.ak tendinopatia muskularra du.
2025/10/19 - 22:58
Javi Zabalak Jon Ander Peña garaitu du partida gogor batean (20-22)
Javi Zabalak 20-22 irabazi dio Jon Ander Peñari Tolosako Beotibar pilotalekuan. Partida oso gogorra izan da, eta emaitza horrekin, bi pilotariak Lau t'erdiko Txapelketako finalerdietara sailkatzeko aukerarekin iritsiko dira azken jardunaldira.
2025/10/18 - 23:08
Altunak finalerdietarako txartela lortu du, Bakaikoa airean ibili eta gero (22-8)
Jokin Altunak enegarren erakustaldia eman du Astelena pilotalekuan, 22-8 irabazi baitio Joanes Bakaikoari, tanto ikusgarriak bata bestearen atzetik eginda, eta Lau t'erdiko Txapelketarako finalerdietarako txartela eskuratu du.
2025/10/18 - 01:25
Etxeberriak bizirik jarraitzen du Lau t'erdikoan, baina Larrazabalek zailago du orain (22-6)
Peio Etxeberriak 22-6 irabazi dio Iker Larrazabali Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkan. Aspeko pilotariak hil edo biziko partida zuen, eta ondo egin du bere lana. Larrazabalek, berriz, oso zail izango du aurrera egitea, finalerdietara.
2025/10/14 - 20:04
2025eko Lau t'erdiko finala Bizkaia frontoian jokatuko da, Bilbon
Txapela jokoan egonen den partida, aurretik ezarrita zegoen bezala, azaoraren 16, igandean, jokatuko da.
2025/10/12 - 22:50
Bakaikoak modu ikusgarrian eman dio buelta partidari, eta Zabala garaitu du (22-21)
Bakaikoak 22-21 irabazi dio Zabalari Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxkan. 1-9 eta 6-14 galtzen joan ondoren, Etxarri-Aranazko pilotariak partidari buelta ematea lortu du.
2025/10/12 - 17:04
Etxegarai eta Gaminde, Hiru Hiriburuak txapelketako garaileak
Madalen Etxegarai eta Enara Gaminde nagusitu dira 2025eko Hiru Hiriburuak txapelketako finalean. Partida zirraragarrian, 17-22 garaitu dituzte Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal, markagailuari buelta emanez.
2025/10/11 - 23:06
Altunak Peña garaitu du A multzoko lehen partidan (22-13)
Altunak 22-13 garaitu du Peña Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako A multzoko lehen partidan.
2025/10/11 - 01:35
Ezkurdiaren beteranotasunak Larrazabal gainditu du (22-19)
Ezkurdiak eta Larrazabalek partida bizia jokatu dute Azkoitian, Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldian. Azkenean, Arbizuko pilotaria nagusitu da 22-19ko emaitzarekin.