IGANDEKO PARTIDA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dario azken orduko baja Lau t'erdikoan, arazo fisikoak baititu

Errioxarrak igande honetan egin behar zuen debuta txapelketako final-zortzirenetan, Senarren aurka, eta Muruak beteko du haren lekua.

GRAFCAV4250. PAMPLONA, 31/05/2026.- El pelotari gipuzkoano Iñaki Artola y el riojano Darío Gómez (azul) disputan la final del Campeonato Manomanista de pelota vasca en el Navarra Arena  EFE/Jesús Diges

Dario Gomez. Argazkia: EFE.

Dariok ezingo du igande honetan Senarren aurka jokatu behar zuen Lau t'erdiko Txapelketako partida jokatu, bizkarreko arazo fisikoak baititu.

Buruz buruko txapelduna duela hilabete itzuli zen kantxetara, eskuin belauneko lotailu gurutzatuaren haustura partziala sendatu ondoren.

Txapelketaren araudiaren arabera, "final-zortzirenetako fasean parte hartzen hasi aurretik, pilotari batek jokatu ezin badu, postua beste pilotari batek bete ahalko du haren lekua, eta baja den pilotariaren enpresak erabakiko du zein izango den ordezkoa".

Aspek jakinarazi duenaren arabera, Darioren ordezkoa Murua izango da. Buruz buruko txapelduna lesionatu aurretik, Murua B Serieko Lau t'erdikoa jokatzekoa zen..

Publizitatea
X
Publizitatea
X