Hamabi pilotari arituko dira 2026ko Lau t’erdiko Txapelketan, ostiraletik aurrera
Final-laurdenetan, urriaren 9tik 12ra bitartean, kanporaketa hauek jokatuko dituzte: Elordi-Larrazabal, Jaka-Laso, Darío-Senar eta Artola-Peña II.a. Peio Etxeberria egungo txapelduna, Javi Zabala 2025eko txapeldunordea, Altuna III.a eta Ezkurdia final- laurdenetako ligaxkarako sailkatuta daude. Finala azaroaren 22an jokatuko dute, Bizkaia frontoian, Bilbon.
2026ko Lau t'erdikoa ostiralean hasiko da, Ezkurdin, Durangon. Argazkia: Baiko Pilota.
Hamabi pilotari arituko dira lehian 2026ko Lau t’erdiko Eusko Label Txapelketan urriaren 9tik aurrera, alegia, ostiraletik. Asteartean, Bizkaia frontoian, txapelketa aurkeztu dute; pilotaleku horretan bertan jokatuko dute finala, azaroaren 22an.
Iragarri dutenez, final-laurdenetan, urriaren 9tik 12ra bitartean, kanporaketa hauek jokatuko dituzte: Elordi-Larrazabal, Jaka-Laso, Darío-Senar eta Artola-Peña II.a. Peio Etxeberria egungo txapelduna, Javi Zabala 2025eko txapeldunordea, Altuna III.a eta Ezkurdia final laurdenetako ligaxkarako sailkatuta daude; ligaxka horretan, pilotariak bi multzotan arituko dira.
2026ko Lau t’erdikoan arituko diren pilotariak
Baiko
- Artola.
- Jaka.
- Larrazabal.
- Laso.
- Peña II.a.
- Senar.
Aspe
- Altuna III.a (zerrendaburua).
- Dario.
- Elordi.
- Ezkurdia (zerrendaburua).
- P. Etxeberria (zerrendaburua).
- Zabala (zerrendaburua).
Final-zortzirenetako kanporaketak
A multzoa
- Urriaren 9an (ostirala da), Durangon: Elordi vs Larrazabal.
- Urriaren 11n (igandea da), Lekunberrin: Dario vs Senar.
B multzoa
- Urriaren 10ean (larunbata da), Iruñean (Labriten): Jaka vs Laso.
- Urriaren 12an (astelehena da), Tolosan: Artola vs Peña II.
Final-laurdenetako ligaxka
- A multzoa: P. Etxeberria, Ezkurdia, Elordi edo Larrazabal eta Dario edo Senar.
- B multzoa: Zabala, Altuna III.a, Jaka edo Laso eta Artola edo Peña II.a.
Finalerdiak
Azaroaren 7an (Donostian) eta 8an (Gasteizen) jokatuko dituzte.
Hirugarren posturako partida
Azaroaren 15ean izango da, Arrasaten.
Finala
Azaroaren 22an jokatuko dute, Bilbon, Bizkaia Frontoian.