Lau t'erdikoa
Peña II.ak final-laurdenetarako azken txartela lortu du, erakustaldia eman eta Artola jipoituta (4-22)
Jon Ander Peñak Iñaki Artolari 4-22 irabazi dio Lau t'erdiko Txapelketaren final-zortzirenetako azken kanporaketan. Tolosako Beotibar pilotalekuan, alegiarrak ezin izan dio tolosarraren erritmoari eutsi; hankapean ibili du, alde batetik bestera, inongo aukerarik eman gabe. Lehen etenaldira 2-12 aurretik iritsi da akats bat bera ere egin gabe.
Muruak Lau t’erdiko final-laurdenetako ligaxka jokatuko du
Ander Muruak min hartuta dagoen Dario Gomezen lekua hartu du Lau t’erdiko Txapelketan, eta ederki baliatu du aukera. Beñat Senarri 10-22 irabazi dio Lekunberriko pilotalekuan jokatutako kanporaketan, eta, ondorioz, final-laurdenetako ligaxka lehiatzeko txartela bereganatu du.
Laso Lau t’erdiko final-laurdenetako ligaxkan izango da, Jaka garaitu ostean (10-22)
Unai Lasok 10-22 irabazi dio Erik Jakari larunbat arratsaldean Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatutako partidan, eta, horrenbestez, Lau t’erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan lehiatzeko txartela bereganatu du.
Dario azken orduko baja Lau t'erdikoan, arazo fisikoak baititu
Errioxarrak igande honetan egin behar zuen debuta txapelketako final-zortzirenetan, Senarren aurka, eta Muruak beteko du haren lekua.
Elordik dena eman behar izan du Larrazabal garaitzeko Lau t'erdikoaren estreinako partidan (22-20)
Aitor Elordik eta Iker Larrazabalek partida zirraragarria jokatu dute Ezkurdin, Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetara pasatzeko. Partida oso bizia izan da, bi pilotariak parez pare une oro eta tantoak trukatuz, baina Aspeko pilotaria nagusitu da azkenean (22-20).
Hamabi pilotari arituko dira 2026ko Lau t’erdiko Txapelketan, ostiraletik aurrera
Final-laurdenetan, urriaren 9tik 12ra bitartean, kanporaketa hauek jokatuko dituzte: Elordi-Larrazabal, Jaka-Laso, Darío-Senar eta Artola-Peña II.a. Peio Etxeberria egungo txapelduna, Javi Zabala 2025eko txapeldunordea, Altuna III.a eta Ezkurdia final- laurdenetako ligaxkarako sailkatuta daude. Finala azaroaren 22an jokatuko dute, Bizkaia frontoian, Bilbon.
2026ko Lau t'erdiko Txapelketa aurkeztu dute
2026ko Lau t'erdiko pilota txapelketa aurkeztu dute astearte goizean Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Urriaren 9an abiatuko da lehia, ostiralean, Durangon, Elordik eta Larrazabalek jokatuko duten final-zortzirenetako partidarekin.