Azaroak 22, Bizkaia pilotalekua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau t'erdiko finalerako sarrerak, ostiral honetan salgai

Txartelak entradasfronton webgunearen bidez erosi ahal izango dira. Sarrera garestienak 134 euroko prezioa izango du, eta merkeenak 43 euro.

<img style="float:left;margin:5px;" src="http://10.126.2.21/media/images/2012/06/24/677487/677487_bizkaia_thumbnail.JPG"/><br/><strong>bizkaia fronton pilotalekua zaleak eitb.com</strong>
Bilboko Bizkaia pilotalekua. Artxiboko irudia.

Azaroaren 22an Bizkaia pilotalekuan jokatuko den Eusko Label 2026 Lau t'erdiko Txapelketako finalerako sarrerak ostiral honetan, urriak 23, 14:00etan jarriko dira salgai, Aspek eta Baikok ohar banatan iragarri dutenez.

Txartelak entradasfronton webgunearen bidez erosi ahal izango dira. Sarrera garestienak 134 euroko prezioa izango du, eta merkeenak 43.

Zehazki, Bilboko pilotalekuko palkoetarako sarrerek 134 euro balioko dute, kantxako besaulkiek 103 eta 129 euro, alboetakoek 43 eta 70 euro eta errebotekoek 43 eta 55 euro.

Bestalde, azaroaren 15ean, igandea, Arrasateko Uarkape pilotalekuak hirugarren postua lortzeko partida hartuko du. Ostegun honetan, urriak 22, sarrerak salgai jarriko dira entradasfronton atarian.

Publizitatea
X
Publizitatea
X