Futbola
Euskal Selekzioak Donibane Lohizunen egin du lan saioa
Goikoetxea: “Talde sendoa da, xehetasun txikietan erabakiko da partida”
Iñaki Goikoetxea Eibarreko entrenatzaileak agerraldia egin du hedabideen aurrean, Alavesen aurkako derbiaren atarian. Aurreko norgehiagokako emaitzari buelta emateko gogoz iritsiko direla aitortu du, eta halako norgehiagoka bat jokalarientzat motibazio berezia izan daitekeela nabarmendu du. Arabarren taldeari dagokionez, aurkari sendoa dela adierazi du: “Zaila da haiei gola sartzea, eta, ziurrenik, xehetasun txikiek erabakiko dute partida”.
Alavesek 2031ra arte berritu du Swiderski atezaina
Osasunak Logroño United estutu du, baina Erregina Kopatik at geratu da (2-3)
Adri Paradak aurretik jarri ditu gorritxoak lehen minutuetan, baina Sade Adamolekunek eta Cris Redondok markagailua irauli dute atsedenaldira iritsi aurretik. Bigarren zatian Maria Barquerok errioxarren hirugarren gola egin du, kanporaketa erabakitzen zuela zirudiena, baina Churrucak aldea murriztu du azken minutuan.
Zubeldia: “Partida erakusleiho gisa erabili behar dugu, beste selekzioek ikus dezaten maila handia dugula”
Euskal Selekzioko jokalariak gaur elkartu dira lehen entrenamendurako, tartean, Zubeldia eta Sancet. Hor egoteaz harro sentitzen dira biak, taldea “ilusio handiarekin” dagoela adierazi dute eta larunbatean beraien mailarik onena ematea espero dute.
Jagoba Arrasate: “Daukagun mailan sinesten dugu; garaipenaren bila joango gara”
Jagoba Arrasate Euskal Selekzioaren entrenatzaile bezala zelairatuko da larunbatean. Aurtengo aldaketekin gustora agertu da, bi eguneko kontzentrazioarekin, esaterako.
Jon Guridi: “Ohorea da Euskal Selekzioaren kamiseta janztea, historia bat da, nortasun bat”
Jon Guridik Euskal Selekzioarekin jokatuko du larunbatean, Venezuelaren aurka. “Euskaldun sentitzen garenontzat egun berezi bat” izango dela adierazi du azpeitiarrak, baita urtero bezala San Mames beteta ikustea beraientzat “plazera” izango dela ere.
Beñat Prados, Andoni Gorosabel eta Unai Marrero Euskal Selekzioaren deialdian sartu dira
Final-laurdenetarako sailkapena lorpen “ikaragarria" dela nabarmendu dute Gorka Alvarezek eta Maria Molinak
Gorka Alvarez Realaren entrenatzailea eta Maria Molina talde txuri-urdineko atzelaria oso pozik agertu dira Eurokopako final-laurdenetarako sailkapena lortu dutelako, Fenerbahçe talde turkiarrari 0-2 irabazita, Istanbulen.
Realak Fenerbahçe gainditu du Istanbulen, eta final-laurdenetan da (0-2)
Donostiarrek joko serio eta fidagarria egin dute lehen zatian garaipena bideratzeko. Aldageletatik bueltan gehiago sufritu dute, baina atea hutsean mantentzen jakin dute.
Euskal Selekzioa vs Venezuela: “Ozeanoak zeharkatzen dituzten historiak daude”
Euskal Herriaren eta Venezuelaren artean, memoriaren, erbestearen eta diasporaren bidez eraikitako loturak daude; lotura horiek beste elkargune bat izango dute azaroaren 14ko partidan. Bideo hau Euskadiko Federazioak egin du.
Euskal Selekzioa vs Venezuela: “Hemen elkartzen gara"
Euskal Selekzioak beste etapa bati ekin dio, eta hona hemen aldarrikapena: "Euskal Selekzioaren asmoa da euskal gizartearentzat elkargunea izatea, futbolaz harago doan nortasun partekatu baten inguruan pertsonak, belaunaldiak eta sentimenduak konektatzeko". Euskadiko Federazioaren bideoa da.
Aramburu: “Erronka polita dugu talde handi baten aurka, eta selekzio bezala hazten jarraitzeko erabiliko dugu”
Jon Mikel Aramburuk, Caracasen jaioa eta Realeko jokalaria, Euskal Selekzioaren aurka jokatuko du Venezuelako Selekzioarekin. Txikitatik, euskal jatorria duela gogorarazi izan dio aitak, eta "partida polita eta hunkigarria" izango dela esan du, baina irabaztea espero du, "selekzio gisa hazten jarraitzeko". (Bideoa, espainolez)
Barrenek lesio “larria” du, eta ebakuntza egingo diote
Realak igandean Anoetan Rayo Vallecanori irabazi zion partidan, jokalari donostiarrak berdegunea utzi behar izan zuen, lesionatuta; Realak iragarri du futbolariak “lesio larria” duela “eskuineko muskulatura iskiosuralaren tendoian”.
Realak bi goleko errentarekin lur hartu du Istanbulen, final-laurdenetarako txartela lortzeko
Talde txuri-urdina bolada onean heltzen da itzuliko norgehiagokara; izan ere, zazpi neurketa galdu gabe daramatza, tartean morala areagotzeko balio izan duten garaipenekin. Kanporaketa bideratua dago, baina inola ere ez erabakita.
Loren Barbado: “Partidan egon gara eta lehiatzeko modua oso gurea izan da"
Loren Barbado Anaitasunaren entrenatzailea taldeak egindako partidarekin pozik azaldu da, nahiz eta Alavesen aurka 1-6 galdu, Errege Kopan. "Berezia izan da Txerloia horrela ikustea", erantsi du Azkoitiko taldearen prestatzaileak.
Mariano Diaz: “Oso pozik nago garaipenagatik, bi golengatik eta emandako asistentziagatik"
Mariano Diaz Alavesen aurrelaria pozik agertu da taldeak Anaitasuna Azkoitian aise menderatu ostean (1-6), garaipenak Errege Kopako hurrengo kanporaketarako txartela eman baitie babazorroei.
Eibar eta Amorebieta Errege Kopako bigarren kanporaketara, Pamplona eta UD Logroñes garaitu dituzte eta
Martonek partidako hasieran sartu du aurreneko gola, Mutiloan, eta Magunazelaiak egin ditu talde armaginaren beste bi golak. Amorebietaren kasuan, berriz, Xalbat Larraldek egin du garaipenaren gola.
Iker Goñi: “Pilota Federazioak egin duen bidea ispilu dugu”
Euskadiko Futbol Federakundearen presidenteak, EITBk egindako elkarrizketa batean, azaldu du zergatik erabaki duen berak zuzentzen duen erakundeak Euskal Selekzioaren nazioarteko ofizialtasuna lortzeko prozesua suspertzea.
Alavesek aurrera egin du Kopan, Anaitasuna ausarta Azkoitian jipoituta (1-6)
Etxeko taldea aldea murrizteko gai izan da atsedenaldira iritsi aurretik (1-2), baina Quique Sanchez Floresen taldeak, eraginkortasun handiarekin, partida erabakita utzi du bigarrenaren hasieran.