Euskal Selekzioa vs Venezuela
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beñat Prados, Andoni Gorosabel eta Unai Marrero Euskal Selekzioaren deialdian sartu dira

Dani Vivian, Hugo Rincon eta Aitor Fernandez jokalarien lesioen ondorioz hartutako erabakia izan da.
Euskal Selekzioaren artxiboko irudia

Euskal Selekzioaren artxiboko irudia

Euskal Futbol Selekzioak Beñat Prados, Andoni Gorosabel eta Unai Marrero deitu ditu larunbatean Venezuelaren aurka San Mamesen jokatuko duen partidarako.

Dani Vivian, Hugo Rincon eta Aitor Fernandez jokalarien lesioen ondorioz hartu da erabakia. 

Taldeak lehen lan-saioa ostegunean egingo du, San Mamesen, eta beste bat aurreikusi dute ostiralerako, Donibane Lohizunen.

Publizitatea
X
Publizitatea
X