Futbola
Manex Lozanok Athleticekin berritu du, 2030era arte
19 urteko aurrelari nafarrak eta Bizkaiko klubak adostu duten kontratu berrian, jasota gelditu da Athleticek hori “luzatzeko aukera automatikoa” duela. Orain, Lozano otsailean izan zuen lesio larriaren sendatze prozesuko azken txanpan dabil; izan ere, eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zitzaion.
Euskadiko Futbol Federazioak Euskal Selekzioaren nazioarteko ofizialtasuna lortzeko prozesua suspertu du
Federazioak Kirol Kontseilu Gorenera jo du Kirolari buruzko 39/2022 Legearen 48.2 artikuluan aurreikusitako bidea bultzatzeko, kirol-modalitatearen errotze historiko eta sozialean.
Euskal Futbol Selekzioak Donibane Lohizunen entrenatuko du, Venezuelaren aurkako partida prestatzeko
Saioa ateak irekita egingo dute ostiral honetan, 11:30ean, Chantaco-Stade Rene Lacoste Plaine des Sports zelaian.
Sanse jaitsiera postuetatik atera da, Sabadellen lortutako puntuarekin (0-0)
Realaren bigarren taldeak ez zituen aprobetxatu irabaztea ahalbidetuko zioten aukera argiak, oso berdinduta egon zen partidan.
Iker Goñi, ofizialtasunari buruz: “Gero eta zailagoa da UEFAren eta FIFAren estatutuetan zirrikituak topatzea"
"Aste honetan bi partida jokatuko dira, bat Venezuelaren aurkakoa, eta bestea ofizialtasunaren aldekoa", azpimarratu du Iker Goñi Euskadiko Futbol Federakundearen presidenteak. Bestalde, Goñik Venezuelaren maila goraipatu du: "Selekzio oso indartsua da". "Aurkari borobila da", erantsi duenez.
Gorka Alvarez, Fenerbahçeri buruz: “Horrelako futbol-zelai batean jokatzea oso motibagarria da"
Gorka Alvarez Realaren entrenatzaileak hurrengo aurkaria, Fenerbahçe talde turkiarra, izan du hizpide. Talde txuri-urdinak asteazkenean jokatuko du Europa Kopako final-zortzirenetako itzulerako partida Turkian, joaneko neurketan 2-0 irabazi ostean.
Iker Monrealek Athleticekin berritu du, 2029ra arte
Erdiko atzelari nafarrak, 21 urtekoa bera, Athleticekin adostu du Bilboko taldeak “automatikoki kontratua luzatzeko” aukera izatea.
Amaia Gorostiza: “Etapa bat itxi eta beste bat zabaltzeko unea iritsi da”
Amaia Gorostizak SD Eibarren presidente izateari utziko dio, kargu horretan hamar urte eman ondoren. Ibilbide luze horri amaiera emateko ordua iritsi dela azaldu du Gorostizak, eta, 2027ra arte, Jon Ander Ulaziak hartuko du haren lekukoa.
Amaia Gorostizak ez du Eibarren presidentea izaten jarraituko
Klub armaginak zehaztu duenaren arabera, Administrazio Kontseiluak aldaketa ordenatua bultzatuko du, Jon Ander Ulaziaren gidaritzapean, 2027an egungo agintaldia amaitu arte.
Aihen Muñoz: “Gure lana oso ondo egin dugu"
Realak 1-0 irabazi dio Rayo Vallecanori Anoetan, Oskarssonek egindako golari esker.
Realak hiru puntuak eskuratu ditu Rayoren aurka (1-0)
Orri Oskarssonen gol batek garaipena eman die txuri-urdinei Anoetan, aurkaria baino gehiago izan diren lehian.
Christian Imgak 2031ra arte luzatu du kontratua Athleticekin
Zumarragako aurrelari gazteak lehen taldearekin debutatu du dagoeneko, eta lehen gola ere sartu du elastiko zuri-gorriarekin.
Camposek 92. minutuan sartutako golak puntu bat berreskuratu du Athleticentzat Real Madrilen aurka (1-1)
Athleticek eta Real Madrilek bana berdindu dute Lezaman, Ane Camposek 92. minutuan sartutako gol batek Eva Navarrorena neutralizatu eta talde zuria F Ligako lider jartzea eragotzi ostean.
Gerenabarrena: “Aukerak ez ditugu aprobetxatu, ez ditugu oso sentsazio onak”
Athleticek puntu bat eskuratu du Osasunaren aurka Sadarren jokatutako euskal derbian (1-1). Nico Williamsek aurretik jarri ditu zuri-gorriak, baina Catenak markagailua parekatu du. Partida amaitutakoan, Gerenabarrenak aitortu du taldeak ez duela asmatu sortutako aukerak gauzatzen.
Raul Moro: “Puntu positiboa da aurkari handi baten aurka"
Osasunako jokalariak Athleticen aurka lortutako berdinketaren (1-1) inguruan hitz egin du Sadarren jokatu den EA Sports Ligako 12. jardunaldiko euskal derbian.
Osasunak eta Athleticek indarrak berdindu dituzte Sadarren (1-1)
Realak luzapenean irabazi du Eibarren aurkako derbia (1-2)
Marin, Sara Martin, penaltiz, eta Zumarraga, bere atean, izan dira partidako golegileak.
Matarazzo: “Garrantzitsua da partidu sorta hau indartsu amaitzea"
Realeko entrenatzaileak igandean Rayo Vallecanoren aurka Anoetan jokatuko duten partidaz hitz egin du. Oyarzabal gaixorik dagoela ere aipatu du, baina partidarako prest egotea espero duela.
Pablo Ibañez: “Puntu honek askorako balioko digu"
Alavesek hutsean berdindu du Sevillaren aurka ostiral honetan Sanchez-Pizjuanen jokatu den EA Sports Ligako 12. jardunaldiko partida.
Erasoan oldarkortasuna falta izan zaie babazorroei, eta zortzi partida daramatzate jada garaipenik lortu gabe. Sivera izan da jokalari aipagarriena, penalti bat gelditu baitu.
Alavesek berdindu egin du Sevillarekin, txinpartarik eta golik gabeko partidan (0-0)
Erasoan energia falta izan zaie babazorroei, eta zortzigarren partida irabazi gabe dute, Sivera jokalari aipagarriena izan den norgehiagokan.