Futbola
Athleticek garaipen borobila lortu du Anoetako derbian (1-4)
Zuri-gorriek mendean hartu dute Reala F Moeve Ligako 11. jardunaldian. Ane Azkona izan da neurketako protagonista, bi gol sartu baititu; Sara Ortegak eta Clara Pinedok ere sartu dute gola. Realaren golegilea Sonya Keefe izan da.
Azkona: “Gure aukerak aurkitu eta aprobetxatu ditugu"
Athleticeko jokalariak Anoetan jokatu den F Moeve Ligako 11. jardunaldiko euskal derbian Realaren aurka lortutako garaipenaz (1-4) hitz egin du. Dinamika onean daudela esan du, eta horrela jarraitu nahi dutela.
Cecilia: “Kolpe handia izan da taldearentzat"
Realeko jokalariak Athleticen aurka jasandako porrotaz hitz egin du (1-4) F Moeve Ligako 11. jardunaldian Anoetan jokatutako euskal derbian. Lehen zatian jasotako hiru golek min egin dietela nabarmendu du.
Athleticek nagusitasunez irabazi du Anoetako euskal derbia (1-4)
Zuri-gorriak nagusitu dira F Moeve Ligako 11. jardunaldian, Ane Azkonak eta Sara Ortegak eta Clara Pinedok sartutako golei esker. Sonya Keefek sartu du Realaren gol bakarra.
Sestao River, Federazio Kopako txapeldun
Huelvako Recreativoren aurkako garaipenak bere historiako lehen titulu ofiziala eman dio talde bizkaitarrari.
ZUZENEAN | Reala vs Athletic
Jarraitu zuzenean F Moeve Ligako 11. jardunaldiari dagokion Reala vs Athletic derbiaren emanaldia.
Einar Galilea, Unai Gomez eta Jagoba Arrasate: “Pausoak ematen jarraitu behar dugu”
Euskal Selekzioak eta Venezuelak San Mamesen jokatutako partidak emozio ugari piztu ditu. Norgehiagokaren amaieran, Jagoba Arrasate entrenatzailea eta Einar Galilea zein Unai Gomez jokalariak partida berezi horri buruz aritu dira, baita Euskal Selekzioaren ofizialtasunaz ere.
Jokalariek eta zaleek ‘Txoria txori' abestu dute elkarrekin
Euskal Selekzioak 1-0 irabazi dio Venezuelari San Mamesen jokatutako lagunartekoan. Partidaren amaieran, jokalariek eta zaleek (guztira 40.041 bildu dira gaur San Mamesen) bat egin dute eta Mikel Laboaren abestia abestu dute.
Jauregizarren golak eman dio garaipena Euskal Selekzioari, Venezuelaren aurka (1-0)
Etxeko taldeak bere jokoa ezarri du partidaren zati handienean, eta laugarren aldiz gailendu zaio selekzio hegoamerikarrari.
Euskal Selekzioaren eta Venezuelaren arteko partidako Jauregizarren gola (1-0)
San Mamesek Euskal Selekzioaren eta Venezuelaren arteko partida hartu du, Eusko Jaurlaritzaren lehen gobernuaren 90. urteurrenaren ospakizunen baitan. Hona hemen Euskal Selekzioari garaipena eman dion norgehiagokako gol bakarra, Jauregizarrena. Aurtengo partidarekin, laugarren aldiz irabazi dio Venezuelari Euskal Selekzioak.
Pilotako eta sokatirako Euskal Selekzioko kirolariek omenaldia jaso dute San Mamesen
Euskal Selekzioak eta Venezuelak San Mamesen jokatu duten lagunarteko partidan, atsedenaldian, pilotako eta sokatirako selekzioetako kirolariak omendu dituzte.
Iker Goñi: “Aste honetan bi partida jokatzen ziren, zelaian eta bulegoetan, eta biak irabazi nahi ditugu”
Euskal Futbol Federazioko (EFF) presidente Iker Goñik San Mamesen hitz egin du, Euskal Selekzioaren eta Venezuelaren arteko partidaren atsedenaldian. Norgehiagoka horren garrantzia nabarmentzeaz gain, ofizialtasunaren aldeko partida bulegoetan ere jokatu behar dela azpimarratu du. “Partida hori ere irabazi nahi dugu”, adierazi du.
Brimaren golak luzapenean eman dio garaipena Alavesi (2-1)
Alavesek 2-1 garaitu du Eibar Moeve F Ligako 11. jardunaldian. Kumba Brimak sartu du garaipenaren gola, Carmen Alvarezek berdinketa lortu ostean.
Gol zaparrada eta berdinketa Zubietan (2-2)
Asturiasko taldeak aurrea hartu du markagailuan, txuri-urdinek buelta eman diote, baina, minutu bat geroago, Sportingek berdinketa jarri du berriro.
Euskal zaleak partida hasteko irrikaz daude
Euskal Selekzioak eta Venezuelak lagunartekoa jokatuko dute San Mamesen, eta Bilboko kaleak goizean hasi dira zaleekin betetzen. Zer espero dute partidaz?
ZUZENEAN | Euskal Selekzioa vs Venezuela
Jarraitu zuzenean Euskal Selekzioaren eta Venezuelaren arteko lagunarteko partida San Mamesen.
12 partidako zigorra ezarri diote Jesus Owono atezainari
Batzordearen ustez, gertakarien larritasunak zehapena maila gorenean ezartzea justifikatzen du.
Egiguren: “Emozioak kudeatu eta gugan zentratu behar gara"
Realeko jokalariak igandean Athleticen aurka jokatuko duten euskal derbiaz hitz egin du, F Moeve Ligako 11. jardunaldian.
Esteban: “Badakigu Eibarren aurka lehiatu gaitezkeela”
Andrea Estebanek agerraldia egin du hedabideen aurrean, Eibarren aurkako derbiaren atarian. Entrenatzaileak partida berezia dela aitortu du, eta hiru puntuak eskuratzearen garrantzia nabarmendu du. Armaginen aurka lehiatzeko gai direla badakitela adierazi du, eta, gainera, Mendizorrotzan beti punturen bat lortu dutela gogorarazi du, behin izan ezik.
Valero: “Derbian irabaztera atera behar gara, denarekin"
Athleticeko jokalariak igandean Realaren aurka Zubietan jokatuko duten euskal derbiaz hitz egin du, F Moeve Ligako 11. jardunaldian.