Txirrindularitza
Zenbat diru gastatzen dute Tourrera doazen taldeek?
Tourrera doazen taldeei, antolakuntzak berak, diru sarrera bat bermatzen die. Hala ere, azken urteotan prezioak igo egin dira eta, era berean, gastuak. Hortaz, zenbat gastatzen du bataz beste Tourrera doan talde batek?
Evenepoel, Pogacar eta Skjelmoseren azken metroak Thonongo erlojupekoan
Remco Evenepoel belgikarrak hegan egin du Thonongo erlojupekoan, eta bigarren garaipena jarraian lortu du Frantziako Tourrean, Tadej Pogacar esloveniarra mendean hartuta.
Evenepoelek hegan egin du Thonongo erlojupekoan, eta bigarren garaipena lortu du erreskadan
Belgikarrak 28 segundoko aldea atera dio sailkapen nagusiko liderrari, Tadej Pogacar esloveniarrari. Bestalde, Florian Lipowitz alemaniarrak eroriko gogorra izan du, eta lasterketa utzi behar izan du.
Lipowitzek Tourra uztea eragin duen erorikoa
Florian Lipowitzek erorikoa izan du Frantziako Tourreko 16. etapan. Banakako erlojupekoan, bihurgune batean kontrola galdu eta lurrera erori da. Kolpearen ondorioz lepauztaia minduta amaitu eta Tourra utzi behar izan du.
Emakumezkoen Frantziako Tourra, abuztuaren 1etik 9ra EITBn ikusgai
Aro berriko bosgarren edizioak bederatzi etapa izango ditu. Lausanan (Suitza) hasiko da, eta Nizan bukatu, 1.175 kilometroko ibilbidea eginda.
Vingegaardek lepauztaia hautsi du
"Hausturaren larritasuna dela eta, ebakuntza kirurgikoa egingo diote hurrengo egunetan", adierazi du Visma taldeak.
Pogacar, Del Toro eta Evenepoelen arteko borroka azken kilometroetan
15. etapako azken kilometroetara Pogacar, Del Toro eta Evenepoel iritsi dira buruan, iheslariak harrapatu ostean. Mexikarra pare bat aldiz saiatu da erasoa jotzen lasterketa hausteko, baina indarrik gabe, azkenean Evenepoelek etapa nola irabazten zuen ikusi behar izan du.
Evenepoelek alternatiba izateko hautagaitza aurkeztu du, Vingegaardek lasterketa utzi duen egunean
Jonas Vingegaardek Tourra uztea eragin duen erorikoa
Jonas Vingegaardek erorikoa izan du hamabosgarren etapako helmugatik 20 kilometrora, eta lasterketa utzi behar izan du. Visma-Lease a Bike taldeko danimarkarra sorbaldan min handia zuela kexatu da, eta anbulantzian eraman dute bizikletara itzuli ezin izan ostean.
ZUZENEAN: Frantziako Tourreko 15. etapa, mendikoa, Champagnole-Plateau de Solaison (184 km)
Frantziako Tourreko 15. etaparen zuzeneko emanaldia: Champagnole-Plateau de Solaison (184 km).
Faboritoen arteko lehia ederra, Frantziako Tourreko 14. etapako azken kilometroetan
Pogacarrek bere nagusitasuna erakutsi du mendiko beste etapa batean, bere lidergoa are gehiago sendotuz. Carapazek ere bere saiakera egin du eguneko ihesaldia sartuta, baina amaieran faboritoen taldeak harrapatu eta gainditu du.
Pogacarrek Tourra bideratuta utzi du, Le Marksteinen erakustaldia emanda
Col du Haagek mendatean egindako eraso gogorrari esker, txirrindulari esloveniarrak bakarrik zeharkatu du helmuga. Frantziako Tourrean lortzen duen 25. etapa garaipena da honakoa, laugarrena aurtengo edizioan, eta kolpe erabakigarria eman dio sailkapen nagusiari.
Ion Izagirre: “Oso ihesaldi jendetsua izan da hasieratik”
Cofidis taldeko txirrindulariak gaurko etapan bizitako sentsazioak partekatu ditu, zeinetan Ballon d 'Alsace mendatea igo behar izan duten.
Schmid eta Tejadaren erasoa eta etapa erabaki duen esprinta
Mauro Schmid izan da azkarrena Frantziako Tourreko hamahirugarren etapan. Txirrindulari suitzarrak Harold Tejada gainditu du azken esprint estu batean.
Schmid Tejadari nagusitu zaio Belforteko ihesaldian
Schmidek eta Tejadak 16 kilometroren faltan jaurti dira ihesaldian, eta bien arteko lehia esprintean erabaki da. Bestalde, Tom Pidcock Tourreko podiumera igo da.
Bere burua “polibalente” ikusten du Maite Urteaga Laboral Kutxako fitxaketa berriak
Hamaika garaipen lortu ditu aurten Urteagak, baina profesionaletara salto egiteko inflexio puntua Espainiako Txapelketa izan zen.
Gaviriak Tourra utzi behar izan du azken esprintean erori eta lepauztaia hautsi ostean
Caja Rural talde nafarreko txirrindulari kolonbiarra erori egin da helmugarako 200 metro falta zirenean, eta hainbat txirrindulari eraman ditu aurretik. Txirrindulariak besoa geldirik zuela zeharkatu du helmuga. Gaviria bere hirugarren Tourrean parte hartzen ari zen, baina ezin izan du bakar bat ere bukatu.
Tourreko txapeldunen lehen itzuli handiak aztergai, Xabier Usabiagaren eskutik
Paul Seixas, 19 urteko txirrindulari gaztea, eztabaidagai izan da azken hilabeteotan. Bere lehen itzuli handia izaten ari da aurtengo Tourra, baina bertan egon beharko al luke? Horren harira, txapeldunen bideak aztertu ditu Xabier Usabiagak.
Merlierren garaipena, esprintean, eta Gaviriaren helmugako erorikoa
Tim Merlierrek (Soudal) irabazi du 12. etapa, esprintean. Fernando Gaviriak (Caja Rural) eroriko garrantzitsua eduki du helmugan eta esprinta hautsi du horrek, berarekin hainbat txirrindulari eramateaz gain. Kooij (Decathlon) izan da bigarren eta Philipsen (Alpecin) hirugarren.
Merlierrek bere hirugarren garaipena lortu du Chalon-sur-Saoneko esprintean
Azken kilometroan erorikoa izan da, eta hainbat txirrindulari lurrera joan dira. Ostegun honetan ere tropelak hartu du eguneko ihesaldia, eta ez da helmugara iritsi, eta azken kilometroetako saiakerek ere ez dute saririk izan.