FRANTZIAKO TOURRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vingegaardek lepauztaia hautsi du

"Hausturaren larritasuna dela eta, ebakuntza kirurgikoa egingo diote hurrengo egunetan", adierazi du Visma taldeak.

Vingegaard erorikoa

Vingegaard, medikuek artatu duten unean.

Jonas Vingegaard danimarkarrak erorikoa izan du hamabosgarren etapan, sailkapen nagusiko bigarrenean. Ezbeharraren ondorioz, bere taldeak jakinarazi duenez, lepauztaia hautsi du eta urradura ugari egin ditu. "Hausturaren larritasuna dela eta, ebakuntza kirurgikoa egingo diote hurrengo egunetan", adierazi du Visma taldeak.

Txirrindulari daniarra biribilgune baten irteeran erori da Plateau de Solaisoneko helmugarako 20 bat kilometro falta zirenean, bere taldea tropelaren erritmoa markatzen ari zela. 29 urteko danimarkarra lurrera joan da eta beste txirrindulari batzuk eraman ditu aurretik. Berehala sartu da anbulantzian, eskuineko besoari eusten ziola, eta erradiografiak egin dizkiote.

Vingegaard, Italiako Giroa irabazi ondoren Tourrera iritsi dena, bigarren zen sailkapen nagusian, Tadej Pogacar esloveniarra 04:30era zuela.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X