Pogacarrek Tourra bideratuta utzi du, Le Marksteinen erakustaldia emanda
Col du Haagek mendatean egindako eraso gogorrari esker, txirrindulari esloveniarrak bakarrik zeharkatu du helmuga. Frantziako Tourrean lortzen duen 25. etapa garaipena da honakoa, laugarrena aurtengo edizioan, eta kolpe erabakigarria eman dio sailkapen nagusiari.
Tadej Pogacar helmugara iritsi denean. Argazkia: EFE
UAE Team Emirates taldeko liderrak Frantziako Tourreko 14. etapa irabazi du larunbat honetan, Col du Haageko aldapa gogorrenetan eraso bortitz batekin hasi den bakarkako erakustaldiarekin.
Esloveniarrak aldeak zabaldu ditu aurkari nagusiekin, eta erritmo biziari eutsi dio Le Marksteineko helmugaraino. Atzetik, Jonas Vingegaardek eta Remco Evenepoelek ezin izan diote maillot horiaren erritmo aldaketari erantzun, eta denbora baliotsua galdu dute sailkapen orokorrean.
Garaipen honekin, aurtengo edizioko laugarrena, Frantziako Tourrean 25 etapa garaipen lortu ditu, Andre Leducq frantziarraren marka berdinduz. Sailkapen historikoan Bernard Hinaultek (28), Eddy Merckxek (34) eta Mark Cavendishek (35) bakarrik gainditu dute.
Esloveniarrak, bestalde, 38 segundoko aldea atera die Isaac del Toro taldekideari eta Paul Seixas frantziarrari. Jonas Vingegaardek, berriz, 44 segundo galdu ditu, Remco Evenepoelek 48, eta Juan Ayusok 50 segundo.
Sailkapen nagusian, Pogacarrek lidergoa sendotu du, 4 minutu eta 30 segundoko aldea baitu Vingegaardekiko, eta 5 minutu eta 4 segundokoa Evenepoelekiko. Gainera, Paul Seixas gazteak laugarren postua eskuratuta, gazterik onenaren maillot zuria jantzi du.
27 urterekin, esloveniarrak aurrerapauso handia eman zuen bere bosgarren Tourra irabazteko bidean, beste behin ere bere nagusitasuna agerian utzita.
Tadej Pogacar
Inoiz ez dut hainbeste jende animatzen ikusi Tourreko etapa batean
Esloveniarrak egunean zehar animatu duten ikusle kopurua azpimarratu du. "Ahaztezina da, uste dut inoiz ez dudala hainbeste jende ikusi animatzen Tourreko etapa batean. Nire oroimenean betiko geratuko den zerbait da. Jardunaldi zoragarria izan da, taldearen lana aprobetxatu ahal izan dut, eta indartsu nengoen. Eta gainera Del Toro izan da bigarren. Jardunaldi biribila ", esan du UAEko txirrindulariak.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma
Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.
Demi Volleringek Tourreko garaipena ziurtatu du azken etapa irabazita
FDJ-SUEZ taldeko txirrindulari herbeheretarrak bere indarra erakutsi du Col d'Èzeko azken igoeran, 9. etapa irabazi eta Frantziako Tourra erabakita uzteko, azkenean sailkapen nagusian bigarren sailkatu den Kasia Niewiadomaren (Canyon) aurretik. Elisa Longo Borghinik (UAE) osatu du podiuma, Marlen Reusser (Movistar) suitzarraren erorikoa baliatuta.
Volleringen erasoa eta Tourreko 9. etapako azken metroak
Demi Vollering (FDJ) herbeheretarrak irabazi du 2026ko Frantziako Tourra. Helmugarako 16 kilometroren faltan jo du erasoa, Kasia Niewiadoma (CANYON) aurkari zuzena atzean utzita. Ikusi hemen erasoa eta etapako azken metroak.
Volleringi Tourreko 8. etapan garaipena eman dion erasoa
Eguneko azken mendatea gainditu ostean, Demi Volleringek erasora jo du, garaipenaren bila. Longo Borghini eta Niewiadoma haren atzetik abiatu dira, baina ezin izan diote herbeheretarraren erritmoari eutsi eta amore eman behar izan dute. Vollering bakarrik sartu da helmugan, eta maillot horia eskuratu du.
Volleringek Tourra astindu du, maillot horia eman dion bakarkako garaipenarekin
Demi Volleringek igoera laburra baina oso gogorra aukeratu du eraso egiteko, inongo mailarik ez zuena.
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Motor batek Noemi Ruegg jo du Durbizeko igoeran, eta bizikletatik bota du
Txirrindulari suitzarra (EF) lurrera joan da, Frantziako Tourreko bosgarren etapako azkenaurreko mendatean gailurra egiteko metro gutxiren faltan, motor batek jo baitu. Zorionez, talka aldapa gora gertatu da, abiadura txikian, eta txirrindulariak lasterketan jarraitu ahal izan du arazo handirik gabe.