Merlierren garaipena, esprintean, eta Gaviriaren helmugako erorikoa
Tim Merlierrek (Soudal) irabazi du 12. etapa, esprintean. Fernando Gaviriak (Caja Rural) eroriko garrantzitsua eduki du helmugan eta esprinta hautsi du horrek, berarekin hainbat txirrindulari eramateaz gain. Kooij (Decathlon) izan da bigarren eta Philipsen (Alpecin) hirugarren.
Zure interesekoa izan daiteke
Tourreko txapeldunen lehen itzuli handiak aztergai, Xabier Usabiagaren eskutik
Paul Seixas, 19 urteko txirrindulari gaztea, eztabaidagai izan da azken hilabeteotan. Bere lehen itzuli handia izaten ari da aurtengo Tourra, baina bertan egon beharko al luke? Horren harira, txapeldunen bideak aztertu ditu Xabier Usabiagak.
Merlierrek bere hirugarren garaipena lortu du Chalon-sur-Saoneko esprintean
Azken kilometroan erorikoa izan da, eta hainbat txirrindulari lurrera joan dira. Ostegun honetan ere tropelak hartu du eguneko ihesaldia, eta ez da helmugara iritsi, eta azken kilometroetako saiakerek ere ez dute saririk izan.
Pogacar: “Bidoi bat zegoen errepidean, eta 55 kilometro orduko abiaduran erortzeko zorian egon naiz"
"Tourra egunero gal dezakezu, eta gaurkoa horren adibide argia da", adierazi du esloveniarrak. Bestalde, Tourraren historiako etaparik azkarrenean "parte hartzea bikaina" izan dela esan du.
41 urte ondoren, irabazle frantziarrik ez Tourrean
Frantziarrentzat Tourra gauza handia den arren, badira 41 urte herrikide batek garaipen bat lortu zuenetik. 1985ean izan zen hori, Bernard Hinaulten eskutik. Orain, Paul Seixasengan dute itxaropena, baina lortuko al du garaipena?
Esprint jendetsu eta nahasi batek eman dio garaipena Søren Wærenskjoldi
Uno X Mobilityko Søren Wærenskjoldek irabazi du Frantziako Tourreko 11.etapa. Esprint jendetsu batean zuloa bilatu eta garaiz erasotu du norvegiarrak eta denboraldiko lehen garaipena lortu du. Olav Kooij (Decathlon) helmugaratu da bigarren eta Jasper Philipsen (Alpecin), hirugarren.
Soren Waerenskjold norvegiarra, indartsuena Neverseko esprint nahasian
Tourreko historiako etaparik azkarrena izan da. Anton Charmig danimarkarra, Nelson Oliveira portugaldarra eta Mathis Le Berre bretoia izan dira eguneko ihesaldiaren protagonistak, baina tropelak helmugatik bost kilometro eskasera harrapatu ditu.
Pogacarren erasoa, Col de Font de Ceren: 46 segundora zuen Carapaz harrapatu egin du… 700 metroan
Frantziako Tourreko hamargarren etapako azken mendatean (hirugarren mailakoa zen hori), Tadej Pogacarrek aurrera egin du, Richard Carapazen atzetik zihoan multzotik; lasterketako liderrak berehala harrapatu du EF Educationeko txirrindularia, eta segituan aurreratu du, gainera.
Pogacarrek beste hozkada bat eman dio Tourrari Le Lioranen
Lasterketako liderrak erasoa gogor jo du helmugatik 15 kilometrora, Pertusko igoeran, eta faboritoek ezin izan dute esloveniarraren gurpila jarraitu. Are gehiago, UAEko izarrak Richard Carapaz berehala harrapatu eta aurreratu du, ekuardortarra ihes eginda zegoenean.
Pogacar bakar-bakarrik helmugaratu da Le Lioranen
Tadej Pogacarrek (UAE) hirugarren etapa garaipena lortu du Le Lioranen, 15 kilometroren faltan erasoa jo eta bakarrik helmugaratuta. Gainera, duela bi urteko arantza kentzeko ere balio izan dio esloveniarrari. Evenepoel (Red Bull BORA) izan da bigarren eta Seixas (Decathlon) hirugarren.