Txirrindularitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakumezkoen Frantziako Tourra, abuztuaren 1etik 9ra EITBn ikusgai

Aro berriko bosgarren edizioak bederatzi etapa izango ditu. Lausanan (Suitza) hasiko da, eta Nizan bukatu, 1.175 kilometroko ibilbidea eginda.

Pauline-Ferrand-Prevot-Visma-Frantziako-Tourra-2025

Pauline Ferrand-Prevot (Visma), Tourraren iazkoa irabazlea. Artxiboko argazkia: Europa Press

Abuztuaren 1ean hasi eta 9ra bitarte Frantziako Tourra izango da ikusgai ETBn eta kirolakeitb.eus-en. Aro berriko bosgarren ekitaldia izango da.

Aurtengo edizioak bederatzi etapa izango ditu. Lausanan (Suitza) hasiko da, eta Nizan bukatu, 1.175 kilometroko ibilbidea eginda.

Erlojupeko etapa bat egongo da, eta tropeleko txirrindulari azkarrenek ere aukera izango dute etapa lauetan. Abuztuaren 7ko etapa amaiera da aipagarriena, tropelak lehenengo aldiz Mont Ventoux mitikoa igoko du eta.

Besteak beste, Ferrand-Prevot, Vollering, Longo, Reusser, Blasi eta Van der Breggen dira faborito. Pauline Ferrand-Prevot izan zen 2025eko Tourraren protagonista nagusia. Vismaren txirrindularia 33 urterekin itzuli zen errepidera. Mendiko azken bi etapak irabazi zituen, eta ia lau minutuko aldeaz, sailkapen nagusia.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X