Evenepoelek alternatiba izateko hautagaitza aurkeztu du, Vingegaardek lasterketa utzi duen egunean
Remco Evenepoel (Red Bull Bora) belgikarrak irabazi du Frantziako Tourreko Alpeetako lehen etapa, Tadej Pogacar (UAE Team Emirates) esloveniarraren aurretik, Jonas Vingegaard (Team Visma - Lease a Bike) danimarkarrak lasterketa utzi duen egunean eroriko baten ondorioz. Isaac del Toro (UAE Emirate Team) mexikarra hirugarren izan da Plateau de Solaisoneko helmugan, Auvernia-Rodano-Alpeetako Itzulian irabazi zuen leku berdinean.
Horrela, Pogacarren taldekidea sailkapen nagusiko hirugarren postuan kokatu da, esloveniarrarengandik 5.58ra eta bigarren postutik 58 segundora, orain Evenepoelek betetzen duena Vingegaarden erretiroaren ondoren. Del Torok, gainera, gazte onenaren elastiko zuria jantziko du, Paul Siexas (Decathlon) frantziarrari kendu ondoren. 58 segundo galdu ditu irabazlearekiko eta laugarren jarri da 25 segundora Seixas.
Hamabosgarren etapak gogortasun handiko amaiera zuen, inoiz ez bezalako mendatea igo behar baitzuten txirrindulareiek. Plateau de Solaison, maila bereziko mendatea, gaurko etapako 183,9 kilometroetako amaieran kokatua. Bere 11,3 kilometroak % 9ko batez besteko maldan, garrantzi handiko bataila baterako lekurik aproposena ziren, Parisko podiumerako bidean aztarna utziko zuena.
Hala ere, Jonas Vingegaard sailkapen nagusiko bigarren sailkatuaren erorikoak eta ondorengo erretiroak asko aldatu du etaparen etorkizuna, eta Pogacar gehiago zentratu da Del Toro taldekideari laguntzen, bere bosgarren garaipena lortzen baino.
Espaloiaren aurka jotako kolpearen ondorioz, Vingegaardek minutu batzuk eman behar izan ditu lurrean etzanda, baina berehala ikusi dute lasterketako medikuek lesioaren garrantzia eskuineko sorbaldan, eta Vismako taldeburuak anbulantzian utzi behar izan du Tourra.
Testuinguru horretan, Mauro Schmid suitzarra (Team Jayco AlUla) ihes eginda iritsi da azken igoerara, 10 segundoko aldearekin Quinn Simmons (Lidl-Trek), Tom Pidcock (Q36.5), Yannis Voisard (Tudor) eta Adam Yates (UAE Emirates Team) txirrindulariekiko. Baina sailkapen nagusiko bigarren faboritoaren erorikoak Parisko podiumera igotzeko hautagaiak handitzea eragin du. Tadej Pogacar eta bere UAE Team Emirates berehala ohartu dira horretaz, eta segituan jarri dira Isaac del Toro taldekidearentzat lanean honek ahalik eta denbora gehien irabazi zezan.
Hala, azken kilometroetara Pogacar, Del Toro eta Evenepoel iritsi dira buruan, iheslariak harrapatu ostean. Mexikarra pare bat aldiz saiatu da erasoa jotzen lasterketa hausteko, baina indarrik gabe, azkenean Evenepoelek etapa nola irabazten zuen ikusi behar izan du.
Evian Les Bains eta Thonon Les Bainsen arteko erlojupeko batekin itzuliko da asteartean ikuskizuna (26,1 km). Biharkoa atsedenerako eguna da.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma
Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.
Demi Volleringek Tourreko garaipena ziurtatu du azken etapa irabazita
FDJ-SUEZ taldeko txirrindulari herbeheretarrak bere indarra erakutsi du Col d'Èzeko azken igoeran, 9. etapa irabazi eta Frantziako Tourra erabakita uzteko, azkenean sailkapen nagusian bigarren sailkatu den Kasia Niewiadomaren (Canyon) aurretik. Elisa Longo Borghinik (UAE) osatu du podiuma, Marlen Reusser (Movistar) suitzarraren erorikoa baliatuta.
Volleringen erasoa eta Tourreko 9. etapako azken metroak
Demi Vollering (FDJ) herbeheretarrak irabazi du 2026ko Frantziako Tourra. Helmugarako 16 kilometroren faltan jo du erasoa, Kasia Niewiadoma (CANYON) aurkari zuzena atzean utzita. Ikusi hemen erasoa eta etapako azken metroak.
Volleringi Tourreko 8. etapan garaipena eman dion erasoa
Eguneko azken mendatea gainditu ostean, Demi Volleringek erasora jo du, garaipenaren bila. Longo Borghini eta Niewiadoma haren atzetik abiatu dira, baina ezin izan diote herbeheretarraren erritmoari eutsi eta amore eman behar izan dute. Vollering bakarrik sartu da helmugan, eta maillot horia eskuratu du.
Volleringek Tourra astindu du, maillot horia eman dion bakarkako garaipenarekin
Demi Volleringek igoera laburra baina oso gogorra aukeratu du eraso egiteko, inongo mailarik ez zuena.
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Motor batek Noemi Ruegg jo du Durbizeko igoeran, eta bizikletatik bota du
Txirrindulari suitzarra (EF) lurrera joan da, Frantziako Tourreko bosgarren etapako azkenaurreko mendatean gailurra egiteko metro gutxiren faltan, motor batek jo baitu. Zorionez, talka aldapa gora gertatu da, abiadura txikian, eta txirrindulariak lasterketan jarraitu ahal izan du arazo handirik gabe.