Merlierrek bere hirugarren garaipena lortu du Chalon-sur-Saoneko esprintean
Azken kilometroan erorikoa izan da, eta hainbat txirrindulari lurrera joan dira. Ostegun honetan ere tropelak hartu du eguneko ihesaldia, eta ez da helmugara iritsi, eta azken kilometroetako saiakerek ere ez dute saririk izan.
Tim Merlier belgikarra, Chalon-sur-Saoneko helmugan. Argazkia: EFE
Tim Merlier belgikarrak bere hirugarren garaipena lortu du aurtengo Frantziako Tourrean, seigarrena guztira, Chalon-sur-Saone esprint jendetsuan. Olav Kooij nederlandarra eta Jasper Philipsen herrikidea gainditu ditu helmugan.
Azken kilometroan izandako erorik batek azken esprinta desordenatu du, baina ez du helmugan oilarren arteko borroka eragotzi. Bestale, Tadej Pogacar esloveniarrak jarraitzen du sailkapen nagusiaren buruan, aldaketarik izan ez den etapan.
Merlierrek toki perfektua aurkitu du azken kilometro kaotiko batetik bizirik atera direnen artean, eta aurtengo Tourraren esprinterrik fidagarriena dela baieztatu du. Philipsen, berriz, saririk gabe geratu da berriro, nahiz eta Mathieu van der Poelek aurretik lan bikaina egin.
Tropelaren ahaleginak esprint garbia ekarriko zuela zirudienean, pilatutako tentsioa lehertu egin da. Segurtasun eremuaren barruan eta 70 kilometro orduko abiaduran, Fernando Gaviriak (Caja Rural-Seguros RGA) gurpila jo du Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari batekin, eta erori egin da. Bidean beste hainbat txirrindulari aurretik eraman ditu; beraz, eroriko jendetsua izan da.
Erorikoak esprinter ugari utzi ditu jokoz kanpo, baina sailkapen nagusiko faborito gehienek istripua saihestea lortu dute.
Etapa hamaikagarrena, Tourreko historiako azkarrena, baino erritmo motelagoan hasi da, baina gidoia erabat aldatu da azken kilometroetan. Cote de Montagny-les-Buxyra hurbiltzean, eguneko hirugarren eta azken zailtasun puntuagarriak, elkarri mokoka hasi dira txirrindulariak, eta etengabeko eraso, azelerazio eta kontraerasok izan dira lasterketan, edozein atseden-une eragotzi dutenak.
Fase erabakigarri horretan protagonista ugari agertu dira. Michael Valgrenek, Quinn Simmonsek eta Lidl-Trekeko hainbat txirrindularik behin eta berriz astindu dute lasterketa, tropela hausten saiatuz, bai igoeran bai jaitsieran.
Erasoak bata bestearen atzetik etorri dira, atsedenik gabe. Txirrindularien eta talde txikien erasoaldiak errepikatu dira, batzuek ehunka metro eskaseko abantaila hartu dute eta beste batzuk alde arriskutsuagoak irekitzeko gai izan dira, nahiz eta tropelaren lan gogorrak saiakera guztiak zapuztu dituen.
Tim Merlier, etapa irabazlea
Tourrean hiru garaipen lortzea itzela da
Merlierrek (Soudal Quick Step) bere semea, Jules, helmugan izatearen motibazio berezia izan du gaur, eta "Tourrean hiru garaipen lortzea itzela" dela esan du.
"Nire bikotekidearen eta Jules semearen bisitak motibazio berezia eman dit garaipena lortzen saiatzeko. Jules gaztea da oraindik, baina garaipen hau gogoratuko du. Haiengatik irabazten saiatzen zara, eta berezia da hemen egotea. Hori ez da beti gertatzen. Oso pozik nago. Gaur goizean ohi baino urdurixeago nengoen", adierazi du txirrindulari belgikarrak.
"Hau ikaragarria da, bai. Iaz aukera batzuk galdu nituen, baina hau ordaina da ", azpimarratu du. Merlierrek zailtasun batzuk gainditu behar izan ditu esprintari heldu aurretik, hala nola taldearen autoarekin konexioa galtzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma
Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.
Demi Volleringek Tourreko garaipena ziurtatu du azken etapa irabazita
FDJ-SUEZ taldeko txirrindulari herbeheretarrak bere indarra erakutsi du Col d'Èzeko azken igoeran, 9. etapa irabazi eta Frantziako Tourra erabakita uzteko, azkenean sailkapen nagusian bigarren sailkatu den Kasia Niewiadomaren (Canyon) aurretik. Elisa Longo Borghinik (UAE) osatu du podiuma, Marlen Reusser (Movistar) suitzarraren erorikoa baliatuta.
Volleringen erasoa eta Tourreko 9. etapako azken metroak
Demi Vollering (FDJ) herbeheretarrak irabazi du 2026ko Frantziako Tourra. Helmugarako 16 kilometroren faltan jo du erasoa, Kasia Niewiadoma (CANYON) aurkari zuzena atzean utzita. Ikusi hemen erasoa eta etapako azken metroak.
Volleringi Tourreko 8. etapan garaipena eman dion erasoa
Eguneko azken mendatea gainditu ostean, Demi Volleringek erasora jo du, garaipenaren bila. Longo Borghini eta Niewiadoma haren atzetik abiatu dira, baina ezin izan diote herbeheretarraren erritmoari eutsi eta amore eman behar izan dute. Vollering bakarrik sartu da helmugan, eta maillot horia eskuratu du.
Volleringek Tourra astindu du, maillot horia eman dion bakarkako garaipenarekin
Demi Volleringek igoera laburra baina oso gogorra aukeratu du eraso egiteko, inongo mailarik ez zuena.
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Motor batek Noemi Ruegg jo du Durbizeko igoeran, eta bizikletatik bota du
Txirrindulari suitzarra (EF) lurrera joan da, Frantziako Tourreko bosgarren etapako azkenaurreko mendatean gailurra egiteko metro gutxiren faltan, motor batek jo baitu. Zorionez, talka aldapa gora gertatu da, abiadura txikian, eta txirrindulariak lasterketan jarraitu ahal izan du arazo handirik gabe.